Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 300 pertsonatik goitik desfilatu dute enplegu sortzaile den politika klimatiko baten aldarrikatzeko, Baionako karriketan gaindi1 100 pertsona baino gehiago bildu dituen Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean talde jendetsuena osatuz.
Bizi!–ren desfilea, kolorez betea eta musikaz alaitua zen. Galera batean eraldatua zen kamioi batek hasiera emaiten zion jende lerroari. Galeran esklabo arraunlariak Emmanuel Macron-ek azotatzen zituen HSBC bankari baten begirada maltzurarren pean. Rap kantari batzuk, 40 urtez jendarteari ondorio gisa masa langabezia, lanaren prekarizazioa, desberdintasun sozialen haunditzea, ingurumenaren suntsitzea eta klimaren desorekatze kezkagarria ekarri dituen lehiakortasunaren eta garapenaren aldeko funsgabeko lasterketa gaitzesten zuten.
Ondotik, banderola batek 10 000 enplegu klimatiko Ipar Euskal Herrian aldarrikatzen zituen eta haren atzetik aurkitzen ziren Ipar Euskal Herrian politika klimatiko haundinahi batek sortzen ahal lituzken enplegu ezberdinak sinbolizatzen zituzten militanteak. Oraino atzerago, traktore batek tiratzen zuen birtokiratzearen sinboloa zen orga bat, nondik tokiko laborantzako ekoizpenak eskainiak ziren eta manifestariek sagarno dupel ibilkaria lagun txotx bat egiten ahal zuten!
Bizi!-ren militanteek banatzen zituzten ere esku paperak Ipar Euskal Herrian sortzea posible diren 10 000 enpleguei buruz eta oihukatzen zituzten sozial eta ingurumen aktualitateari lotuak ziren lema ezberdinak: “10 000 enplegu, trantsizioa hemen da, langabeziaren kontra, klimaren alde!”, “Justizia soziala, tokiko enplegua, jendarte jasangarria!”, “AHTa, Kapitalismoa… Beti fiteago… Murrura!”, “Stop, TAFTA! Merkatu transatlantiko erraldoia ez da eginen!”, ““Bertokiratzea bide bakarra!”; “AHT, IKEA, ‘ta haien mundua pikutarat!” ; “Bertokiratzeko, erabili eusko!”; “Laborantxa iraunkorra, herrikoia, bertakoa!”
Enplegu klimatikoen bestak jarraitu du manifestaldiaren bukaeran, Tonneliers karrikan: Désiré Prunier famatuak energia fosiletarik ateratzeari buruzko hitzaldi kinki bat eskaini du Kli-K txarangak untsasko merezitua zen zintzur bustitze bat animatzen zuelarik. Gero bazkari herrikoi bat iragan behar zen Baiona Ttipiko arkupetan hitzordua huts egin ez zuten erauntsiak zirela medio. Ondotik eguna luzatu behar zen rock, hip-hop eta world kontzertuekin, Oske, Zezenaren Taldea eta Mali Karma lagun.
Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko
behar dituzuen eskubide guziekin dira