200 pertsonek Baionan desfilatu dute Gehienezko Soldata Baimenduaren plantan emaitearen aldarrikatzeko, Maiatzaren Leheneko ohiturazko manifestaldiaren karietarat.
Usaian baino jende guttiagok jarraitu duten manifestaldia, Bizi!ren musikaz eta kolorez animaturiko desfileak alaitu du. Neurrigabetasunaruntz kapitalismoaren lasterkaldi suizida sinbolizatzen zuen herensuge batek jarraitzen zuen eszenatoki mugikor bat non golf jokalari batek planeta baten gainean jotzen zuen, ultra-aberats bat sinbolizatzen zuen Pac-Man batek 3 planeta jarraitzen zituen haien ahamen batez irensteko.
Bizi!ren Batucada-z, lema edo eslogan ezberdinak oihukatuak ziren, adibidez : “Langabeziaren kontra, lan banaketa! Miseria borrokatzeko, aberastasuna banatu! Kapitalismoa, borrokatu !AHT, Kapitalismoa… Gero eta lasterrago… paretaruntz! Planeta bakarra dugu! Aberastasuna banatu!”