Maixan Arbelbide, Langilea erretretan ; Bernard Capelier, Matematika erakasle erretretan ; Sébastien Cau, infografista ; Séverine Duchêne, erakaslea ; Marie Erramouspe, ikaslea ; Emmanuel Gendron, artisaua, Léa Quelin, langabetua ; Eric Lecoutre, iturgin-berogailu jartzaile ; Camille Ogouz, idazkari-kontulari, Jon Palais, langile prekarioa
“Dégage le capitalisme! Kapitalismoa pikutara!”: lema hau segituz ibiliko gara igande honetan Baionan maiatzaren 1eko ohiko manifestaldi kari (Hitz-ordua 10:30etan San Izpiritu zubiaren gainean, geltokiaren aldean).
Honek lotura zuzena du argiki arabiar herrien iraultzarekin, erakusten ari baitira dena gerta daitekeela, gauzak sekula alda ez daitezkeela, injustizia betiko plantatua dela iduritzen zaizkigun tokietan ere…
[:]
Krisien garaia:
Nahiz eta pentsamendu dominatzaileak alderantzizkoa sinestarazi nahi, demokraziarekin islamo-bateraezinak ziren hauek dira honen izenean oldartu eta diktadore eta erregimen despotikoak “Pikutara” igortzen hasi. Haien iraultzak segitzen du eta horrek pusatu behar gaitu lekukoa hartzera gauza berdina egiteko hemen eta orain.
Bai, orain guri da, beste totalitarismo mota bat “Pikutara” igorri behar dugu: kapitalismo indartsua, bere gizarte hautuak inposatzen dizkiguna. Ez zaigu sekula deus galdegin izan nuklearra, mundializazioa eta neo-liberalismoaz egin hautuei buruz, ez eta mugagabeko hazkunde harrapakariaz ere, hautu hauek gure biziak arrunt aldatzen dituztelarik, bai eta gure haurren etorkizuna mehatxatzen ere.
Gaur egun, sistema hau krisi sakonean da: 3 planetek eskain dezaketena (Europan) edo 6ek (AEB-en) kontsumitzearen bortxaz, bat baizik ez dugularik (Sarkozy, Parisot, DSK, Jean Grenet edota Alain Rousset-eri oroitarazi behar zaiea?), ekologia, giza eta elikadura krisiak bata bestearen ondotik sortzen ditu, edota petrolio, ur edo lehen materia desberdinen gerlak.
Horretan bego!
Batak eta besteak elgarren kontra konkurentzian sar daitezen eraikia izan da kapitalismoa, elkartasuna eta denen onura bultzatzeko ordez. Kapitalismoak desberdintasun eta injustizien biderketa eragin du (Nazio Batuek giza garapenaz egin txosten baten arabera, planetako 3 pertsona aberatsenen aberastasuna, 48 herri pobreenen BPG baino handiagoa da, hauek 600 milioi biztanlez osatuak direlarik!).
Denbora berean, erkidegoen egoera gaizkondu du, deserrotzea, uniformizazioa eta kultur pobretzea, segurtasun-gabezia eta ultra-bortizkeria, auzotegi ustelak, megapola kudea ezin eta jasangaitzei mesede egin die.
Denetan, gure gizarteak desegituratu ditu, urririk zen guzia salgai jarriz, igandeko lana edo ehorzketak, kirola, kultura, hondartzak edo oihanak; jendartearen ondasun komunak pribatizatuz: genoma, haziak, ura, lurra, energia…; jendartea gero eta indibidualistagoa bilakaraziz, ondasun komunaren ideia kontsumismo arranditsu eta aseezinaren alde desagerraraziz; gizakiak kontsumitzaile malgu eta indar gabeak bihurtuz, publizitatea, markak eta telebistaren kondizionamenduaren bitartez.
Paul Ariès, “Kapitalismoa: non da irteera?” Foroko parte hartzaileetako batek gaur egungo erronka ongi laburbildu du: “Nolako planeta utziko diegu gure haurrei? galdera egin ondoren, ondokoa egin beharko dugu engoitik Nolako haurrak utziko dizkiogu planetari?”.
Soziala eta ekologikoa bazen ere, orain kultur eta antropologia mailakoa bihurtu da. Gizadia da mehatxatuagoa planeta baino.
Izigarri baikorrak:
Hala ere, biziki baikorrak gara eta sinesten dugu sistema suntsitzaile honen ordez, adiskidetasuna eta elkartasuna, zuzentasuna, justizia soziala eta neurritasun zoriontsua, erkidegoen birbaieztapena eta hizkuntz eta kultur aniztasuna, ekonomia eta politikoaren birkokapena, bizi eta partekatzeko denbora berriz plantatzen ahal direla.
“Gaur egungo krisia ez da bakarrik neo-liberalismoarena, baina kapitalismoarena ere” dio ostegun eta ostirala honetan Kapitalismotik ateratzeko Foroan hitza hartuko duen Gus Massiah-k. Gaur egungo mugimendu altermundialistako pertsona adierazgarrienetakoa eta Munduko Foro Sozialeko animatzaile nagusietakoa den Gus Massiah-k krisi honek ireki paradak azpimarratu eta zehazten ditu.
Maghreb eta Machreq-en, atzo oraindik pentsaezina zena, egia bilakatu da gaur egun. Kapitalismoan jarraitzea da arrunt irrealista planeta bakar baten baitan. Errealistak izan gaitezen beraz eta denborarik galdu gabe kapitalismotik ateratzea aldarrikatzen has gaitezen.
Izpiritu horrekin deitzen zaituztegu gurekin biltzera maiatzaren 1ean, igandearekin, “Dégage le capitalisme! Kapitalismoa pikutara!” desfile alaitsu eta kementsuan parte hartuz.