Larunbatean, apirilaren 9an, Baionan : etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

2022-04-09-Bizi&Aldaren Kilometroa!

2022-04-09-Bizi&Aldaren Kilometroa!


Korrika Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. AEK-k antolatzen du bi urtetarik 1980az geroztik eta 10 egun irauten du. Ibilbidea gutti gorabehera 2.200 km-koa da eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauaz ere. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura batek  (elkarte, enpresa, etab.) erosi eta kurritzen du.

Aurten, martxoaren 31an abiatuko da Arabako Amurriotik, apirilaren 10ean Donostiara heltzeko eta apirilaren 9an Baionatik pasatuko da egunaren hondarrean.

Ez da abiadura handiko lasterketa, entrenamendu gutti duten pertsonek ere parte hartu dezakete. Ibilbide osoan, bestak, kontzertuak edo bestelako ekitaldiak antolatuak dira zeharkatzen diren herrietan. Hala nola, apirilaren 9an, larunbatean, Baionan besta eta kontzertua izanen dira.

Boluntarioen deialdia ere zabaldu da! Laster jasoko duzu.

BIZIk betidanik Korrika sostengatu du km bat erosiz eta lasterkatuz:
– Korrika ekimen herrikoia, irekia eta inklusiboa baita.
– Kultura eta hizkuntza aniztasuna biodibertsitatearen antzekoa baita: defendatu behar diren altxor hauskorrak.
– Euskarak kohesioa, partekatzea, elkartasuna, autoantolaketa gaitasuna sortzen baitu, eta ondorioz, erresilientzia eta alternatibarako baliabideak.

Ez da kasualitatea BIZI Euskal Herrian sortu bada, eta lurralde honek beste nonbait baino hainbat alternatiba lehenago, fiteago eta indartsuago asmatu baditu. Gaitasun hori euskararen aldeko mugimendutik dator bereziki, eskolak, egunkariak, irratiak sortu eta autoantolatu dituena.

Horregatik da garrantzitsua Bizi hor indarrean izatea!

Gure kilometroa ALDArekin partekatuko dugu. 2349. kilometroa da, 17:59an ZUP igerilekuko biribilgunean hasten dena.

Hitzordua han bertan 17:40etan finkatua da  bizkarrekoa erosteko 5€/euskoren truke.

Biziren parte hartzea (TShirta, pankarta, maskota, etab. banaketa) errexteko, ez duda eta oraindanik baiezta zure parte hartzea hemen klikatuz: https://forms.gle/oMY99MG28wFwD7xv8