2010an, BIZI!ren txirrindulari buruzko herritar diagnostikoa
1000  txirrindulariren erantzunei esker osatua izan da.
Horri esker, eguneroko txirrindularen  erabilpena mugatzen duten
50  gune berezi identifikatuak izan dira.
Diagnostikoaren  txostena aurkeztua izan da hainbat elkargo publikori
(SMTC, Angelu, Aturri Euskal Kosta Hirigunea, 64eko  Kontseilu Orokorra).
Hobekuntza batzu egiaztatuak izan  badira ere
(Hirigunearen partez txirrindula ibilbide eskema baten  ikerketa,
Baionako San Espiritun txirrindularientzat bi norabideko  ibilbidearen antolaketa),
hiri antolakuntzan, txirrindularen konduan hartzea oraino eskasa da. 
Aldiz, moztura gabeko txirrindula  sare baten sortzerik ez bada,
txirrindulak beren garajetan egonen  dira!
Abiaduraz aldatzeko garaia da gure hirien txirrindulari buruzko politiketan!
Txirrindula ibilaldi aldarrikatzaile bezain alaia den TXIRRINDULA MARTXAREN egiteko garaia da!
Hitzordua larunbata honetan, 2011ko ekainaren 25an
10:00etarik goiti, Chaho kaian BAIONAN:
txirrindula feria txirrindulak saltzeko, erosteko edo trukatzeko.
konponketa tailerra  txirrindularen mekanikari  buruz ikasteko
(abiaduren martxen doikuntza, gurpil zilatuak,  etab.).
tresna ezberdinen entsegua : txirrindula etzanak, atoidun txirrindulak,
txirrindula  elektrikoak
EGUERDIko: motxilatik ateratako bazkari partekatua Errobi bazterrean,
bakoitza gomitatua da edateko eta jatekoaren  ekartzerat.
15:00n, Askatasunaren plazan hitzordua (Baionako Herriko Etxean)
TXIRRINDULA MARTXAren abiatzerentzat:
GOAZEN DENAK, HIRIAN TXIRRINDULAZ!
10 km–ko ibilbidea, xahala da, denek egiteko gisakoa.
(BAB (Bizikletaren Aldeko Bidea) – Aturri Bazterrak – San Ezpiritu –
Baionako Cordeliers karrikako  Txiribogaren aurrerat heltzea)
Zatozte denak, familian edo/eta lagun giroan!
Zuen guzien gainean kondatzen dugu!
















