Larunbata, urriaren 6ko egitarauaren aitzin-agerraldia Baionan!

Hona hemen 2018ko Alternatiba itzulia Baionara heltzearekin batean eta 2018ko Alternatiba asteburuaren karietara urriaren 6an, larunbatarekin, eginen diren mahai-inguru, hitzaldi, ekintza eta animazioetako batzuk.

Urriaren 7ko egitarau mardulagoa, publiko eginen da egun zenbait barne.


 Urriak 6 larunbata, Baionako fakultatean :

Urriaren 6eko egun horretan, jende ainitz irudikatuak dira eta lekuak mugatuak dira. Horretarako aholkatua da loturiko orrian izena ematea, bere lekua erreserbatzekotan hitzaldietan parte hartzeko gisan.

Izena emaitea hemen

9:30 – 11:00: 1,5°C Txostena 

Txostenaren erronka eta edukia. Lor ote dezakegu lur planeta +1,5°C baino gutxiago bero dadin? Hala lortzen ez badugu, zein ondorio jasan ditzakegu? Zein epetan? Nola eraginen du gure gizarteetan lurra + 1,5°C gradutatik gora berotzen den hamarren bakoitzak? Zer egin behar genuke, zehazki, muga horiek ez gainditzeko?

Mariama Diallo 2018ko Alternatibaren ugazama dugu eta Alternatiba Dakar-aren bozeramailea; Lucile Dufour, nazioarteko negoziaketen eta garapenaren arduraduna da Frantziako Klima Ekintza Sarean (RAC); Charles-Adrien Louis «Cal», Alternatibaren Energia-Klima aholkularia da; Roland Sefarian, GIEC taldearen 1,5°C txostena idatzi dutenetarik bat da eta ingeniari-ikerlaria Météo-France erakundearen ikerketa zentroan.

11:15 – 12:45 : Klima bilana – egungo gobernuaren energia trantsizioa 

Ekintza eta hautu jakinak kontuan hartuz, zein bilan egin dezakegu, hasiera batean, egungo gobernuaren klima-energia trantsizioari buruzko politikari dagokionean? Frantziaren zein politika lirateke koherente < +1,5°C helburuarekin?

Anne Bringault, Energia Trantsizioaren koordinatzailea da Klima Ekintza Sarean (Réseau Action Climat) eta CLER erakundean; Christian Couturier, NégaWatt elkartearen lehendakaria, Solagro-ren energia poloaren zuzendaria eta Afterres 2050 gertakizunaren idazleetarik da; Charles-Adrien Louis «Cal», Alternatibaren energia-klima aholkularia da; Corinne Lepage, ingurumen ministro ohia; Matthieu Orphelin, Nicolas Hulot Fundazioaren bozeramaile ohia, diputatua. 

 

13:00 – 14:30 Oraindik borroka irabazteko garaiz gara ala hondamendia ezin saihestua da?

Klimaren desorekatzea, baliabideen agortzea, bioaniztasunaren krisia; Saihets dezakegu oraindik txarrena ala hondamendia ezin saihestua da? Nolako eragina du horrek gure egungo estrategia eta ekintzetan?

Yves Cochet, ingurumen ministro ohia, apalkuntzaren pentsalaria, Momentum Institutuaren lehendakaria; Nicolas Haeringer, 350.org; Corinne Morel Darleux, militante eko-sozialista; Thierry Salomon, NégaWatt elkartekidea eta Momentum Institukoa.

14:30 – 16:00 :

A) Klimaren desafioa: erronkak, egutegia, gaur egungo egoeraren diagnostikoa, Acclimaterra txostena, COP21 eta Pariseko Akordioaren lehen ondorioak

Zertan gaude desafio klimatikoari dagokionez? Zenbaitetaraino aitzinatu dira  jakitateak Alternatiba 2013az geroztik? Hala gertatu bada, zenbat urte gelditzen zaizkigu  bataila hau ez galtzeko eta zoin baldintzetan? Ba ote da itzulbiderik gabeko heinik, klima aldaketa kontrolaezina bilaka dezaketenak? Zoin dira? Nola egin hauek ez gainditzeko? Acclimaterra «Klima aldaketa Akitania Berrian aurreikusi. Lurraldeetan esku hartzeko»?

COP21 eta Pariseko Akordioak baliagarriak direa klima aldaketa sortzen duten berotegi efektuzko gasen isurketa gutitzeko? Maila horretako perspektibak hobeak direa COP21 ondotik, aitzin baino? Norat eramaten gaituzte 2015ean aldarrikatu klima aldaketaren kontrako borrokaren alde estatu mailako ekarpenak (INDCs)? Gertatu ote da geroztik burutu inbertsio, politika publiko etab. hautu estrategikoei buruzko “profezia auto egilerik”?

Christophe Cassou, klimatologoa eta GIEC-aren 6. txostenaren idazleetarik; Maxime Combes, ekonomista, ATTAC France, Climate Justice Now; Françoise Coutant, Akitania Berria Eskualdeko Klima, Trantsizio Energetikoaren Lehendakariordea, Acclimaterra Txostena; Simon Roger, Kazetaria Le Mondeko Planeta zerbitzuan, klima negoziazioen arduraduna.

B) Trantsizioari ekarri trabak

Lobbiak, Kolektibitateen Kodea, Meategietako Kodea, Frantziako Eraikinen Arkitektoak (ABF), administrazioa, blokatze politiko edo kulturalak… Zoin dira krisi klimatikoa eta ekologikoari aurre egiteko aterabideak lasterrago eta molde masiboagoan abian ezartzearentzat ezarri trabak? Nola borrokatu edo saihestu?

Delphine Batho, ekologia ministro ohia; Anne Bringault, CLER Trantsizio Energetikoaren aldeko Sarekoa; Michel Maya, ABFen trabei aurre egiten dien energia berriztagarriak %100 erabiltzen dituen Tramayes herriko auzapeza; Laure Noualhat, kazetaria.


Foro irekia “Topaketak! Nolako berrikuntzak trantsizio ekologikorako?”

Proiektu sustatzailea zara trantsizio ekologikoan? Zatoz ofiziokoekin solastatzera!

Zure proiektuaren bilakaera ebaluatzeko Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak lagunduko zaituzten adituekin eztabaidagunea eskaintzen dizu.


Hitzaldiak euskaraz (aldibereko itzulpenarekin) :

11:00-12:30 Itsasuko laborari baten gogoetak 2008-2017

Itsasuko laborari baten gogoetak 2008-2017 liburuaren aurkezpena Mikel Hiribarren eta Gilles Rivièrekin. Kronika honek, laborantza intentsiboari iharduki dien Itsasuko laborari talde baten esperientzia erakusten du. ELBko eta Confédération Paysanne-n bulego nazionaleko kide den Mikel Hiribarrenek tokiko eta mundu mailako biharko laborantzaren parioak agertzen ditu.

Baionako Mediatekarekin lankidetzan.

 14:00-15:30: Eko-feminismoa, jendarte jasangarria eraikitzeko estrategia?

Eko-feminismoa, ekonomia feminista, burujabetasun feminista

Aiala Elorrieta, ekonomialaria, ekintzaile eko-feminista; Amaia Zufia, historialaria, Bilgune Feminista


Alternatiba Itzuliaren helmugaratzea

15:00etarik aitzina, Baiona Ttipiko Paul Bert plazan, Miarritze-Baiona Txirrindiraultza zuzenean jarraitzeko eta Alternatiba Itzulia goaitatzeko bideo pantaila erraldoia.

Edariak, ogitartekoak, taloak. Alternatiben eta 7 Engaiamendu Desafioen mini-herria.

Karrika animazioak :

  • Txaraga Kli-k
  • Batukada Tim’Bodé Malungos
  • Kilika (txotxongilo erraldoiak)
  • Jestuen bitarteko hitzaldia Desiré Prunier-ekin
  • Joaldunak

17:00 : 4 hilabete eta 5.800 kilometro egin ondoren Alternatiba Itzuliaren helmugaratzea!

 17:00 – 18:30 : Itzuliaren arribatzearen mitina eta besta

Personalitateen hitz hartzeak, animazio artistikoak: Aurreskua, Mali Kama, Kalune etab.

18:30 : Kontzertua kitorik

  • Old School Funky Family

Old School Funky Family

  • HK & l’Empire de papier

  • Glaukoma