Larunbata, abenduaren 4an: Euskal Herria Cancon-era, trantsizio ekologiko eta sozial baten alde!

.
.

Attac, les Amis de la Terre, Confédération Paysanne eta Bizi!k Cancun-en iraganen den beroketa klimatikoaren gailurraren karietara, abenduaren 4an, larunbatarekin, Cancon-en (Lot-et-Garonne-ean) antolatuko dute topaketa altermundialista garrantzitsu bat.
Ikus behin-behineko programa hemen :

Cancon-eko topaketaren erronkak eta edukiak ezagutzeko garrantzitsua den Deia, “Cancon-etik Cancún-era – Trantsizio ekologiko eta sozial baten alde”, hainbat erakundez jada izenpetua dena, hemen aurkituko duzue.
Deia eskuratzen ahal duzuen ondoko irudian klikatuz:
Programa aberats bat oraino landua izaiten ari da lagun giroko topaketa hau formatzailea izan dadin eta mobilizazio momento indartsua! Cancún-eko militanteekin Duplex bat antolatua izanen da astirian.

Cancon-eko topaketaren gune berezietan Euskal Herria eremua aurkituko duzue. Ostirala arratsetik beretik laguntzaileen autobus bat joanen da Baionatik topaketa altermundialista horren antolaketan parte hartzeko!
Izen emaiteko deitu lasai 05 59 25 65 52 edo idatz info@bizimugi.eu helbidera.
Laguntzaileen izen emaiteko fitxa hemen bertan kargatzen ahal duzue:

Cancon-era joaiteko beste autobus batzu antolatuak dira larunbatan, abenduaren 4an. Ateratzeak Donibane Garazitik, Kanbotik eta Baionatik egiten ahalko dira.

Xehetasun gehiagorentzat eta dei kanpainari lotua den material guziaren eskuratzeko, irakur Cancon 2010 saila web gune honetan.