Gaur egungo egoerari buruzko azken gogoeten ondorioz, konduan hartuz datorren Biltzar Nagusiaren inportantzia, 4 urte guziz Eztabaida Estrategikoari abia pundua emanen duen heinean, proposatzen dizuegu data berri bat gure Biltzar Nagusia bideo-konferentzia moduan gauzatzeko.
Bizi!ren Biltzar Nagusia larunbatean, maiatzaren 2an 14:15etarik 18:00k arte telematikoki iraganen da.
Biltzar Nagusia antolatua izanen den molde berezia dela eta, bertan parte hartu nahiko duten kideek aitzinetik izena eman beharko dute, datozen egunetan luzatua izanen zaizuen izen emaite lotura bati esker. Orduan konexio eta bozkatzeko moldeak jakinaraziak izanen zaizkizue.
Biltzar Nagusiaren Egitaraua Biltzar Nagusia usaiako bilan moral eta finantzarioa egiteko momentoaz gain 2020ko urria arte iraganen den Eztabaida Estrategiko zikloaren abia pundua izanen da. Lehen etapa da pasa diren urteen bilana egiteko, gure perspektiben baloratzeko eta elkarrekin datozen 4 urteen bide orria definitzeko.