Laguntza deia : Bizi ! ekimen garrantzitsu baten inguruan lanean ari da, nazioarteko mailakoa

Bizi ! ekimen garrantzitsu baten inguruan lanean ari da, nazioarteko mailakoa, larriladi klimatikoa eta justizia sozialaren borrokaren gaiei lotua. Ekimen hori 2013ko urtarriletik irailerat hedatuko da munduko 5 kontinenteetan.

Proiektu horren eremaiteko, Bizi!-k zure laguntza behar du gaur egun.

    1) Bizi!-k informatikalari-laguntzaileak xekatzen ditu, proiektu hortan funtsezko garrantzia ukanen duen webgune baten sortzeko eta kudeatzeko.

    2) Itzultzaile-laguntzaile talde bat ostatu nahi ginuke baita ere,artetan testu laburren (orri bat baino guttiagokoak) itzultzeko gai direnak, 14 hizkuntza horietan :  mandarina, hindia, inglesa, española, arabiarra, malasia-indonesiarra, portugesa, frantsesa, bengalia, errusiarra, japoniarra, alemana, javaniarra, italianoa

Bi gaitasun horietarik bat balin baduzu eta laguntza emaiteko prest balin bazira (edo kasu hortan den norbait ezagutzen balin baduzu), milesker gurekin harremanetan sartzea : info@bizimugi.eu