Laborantzaren bidez karbonoaren xurgatzea: beroketa klimatikoa borrokatzeko palanka nagusi bat?

Asteazkenean, maiatzaren 30ean, 19:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan Hausnarketa eta eztabadaida kontseilua Deneri idekia den biltzarra

Eztabaidari hasiera emanen diote Nicolas Goñi-k ((baratzezain, biologista eta Bizi!ko kide) eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi-k

 

 

Nicolas Goñi-ren hitzaldiaren sarreraren bilduma :

Laborantzaren bidezko karbonoaren xurgatzea

Atmosferan gehiegizko CO2a xurgatzeko tresnen artean, gehiagotan entzuten dugu bide garesti eta arriskutsuei buruz (petrolio putzu ohietan CO2a metatzea bezala), eta ez aski bide seguru, dohain eta abantaila ainitzekoetaz, laborantzako lurzoruetan karbonoaren xurgatzea bezala. Hori neurri haundi batean ikuspegi erredukzionista orokorraren ondorioa da, eta lurzoruen dugun ikuspegi makurrarena.
Hitzaldi ttiki hontan lurzoruetako karbonoaren dinamika explikatuko da, landare gaiaren desegitetik abiatuz, eta nola dinamika hori deklinatzen den lurzoru eta klima mota ezberdinetan, eta lurra lantzeko moduen arabera.
Ondotik, karbonoa berrosatzen laborantza adibide batzuk emanen dire, nagusiki Estatu Batuetatik (Rodale Institute, Ohio, Texas eta Bostongo Unibertsitateak).
Klima eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduetan, desmartxa horien ezagutaraztearen garrantziaz solasteko parada izanen da. (Iraupena : 20-25 minutu)