Lehen ekintzen eta elgarretaratzeen martxan ezartzeko lehen bilkura bat antolatua da abenduaren 9an, arratseko 18:00etan, Baionako Bourse du Travail-aren egoitzan. Bilkura hori idekia da Kutsadura Zerga horren alde lan egin nahi duten herritar guziei eta zerga horren geroratzea lortu duten lobby ezberdinen inposaketa bortitzari amor ematea errefusatzen duten guzier.
Dec 03 2013
Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo baten sortzea
Astelehen honetan, abenduaren 2an, Baionako Bourse du Travail-aren egoitzan, Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo bat sortu da. Elkarte, erakunde eta tokiko sindikatu ezberdinetako 30 ordezkarik erabaki dute kutsadura zergaren gauzatzearen galdatzeko ekintza eta mobilizazioen epe laburrenean antolatzea. Noski, zerga hori ezaugarri gisa dituen akats nagusietaz zuzendua izan behar da, besteak beste ordainpeko autobideek duten zerga dispentsaz, Akitaniak bere eremuko garraioentzat lortu duen zergen %30-aren ttipitzeaz, Ecomouv-ekin egin den Publiko-Pribatu akordioaz, etab.
Dei bat luzatua da beste lurralde eta eskualdeei ber jokamoldea ukan dezaten.