Larunbat honetan, martxoaren 14an, goizeko 11:00etan, Angeluko Herriko Etxe aitzinean, Bizik antolatzen du manifestaldi berri bat bizikletaz, BAB Etorbidean. Txirrindiraultza hau, Estatu mailan, herriko bozen bezperan, ber egunean denetan, klimaren aldeko mobilizazioen baitan kokatzen da. Mobilizazio hau abenduaren 8koaren oihartzuna izanen da, azken honek ez baitzuen hautetsien ganik engaiamendu zehatzik lortu, garai hartan, klimaren nazioarteko eguna kari 433 txirrindularik desobeditu zuten bizikletariei debekatua den BAB Etorbidean bizikletez ibiliz. Elkarteko kideek berriz nahi dituzte ekintza zehatzak galdatu dena autoaren alde doazen politiketarik ateratzeko eta horren bidez gure berotegi efektuko gasen isurketak zinez murrizteko.
Hitzordua finkatua da Angeluko Herriko Etxean 11:00etan. Bertako auzapeza, Claude Olive Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria da. Ber maneran BABn kargutan zen auzapez bakarra da lurraldearen egiazko metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetzea errefusatu duena. Itunaren 7 tematiketarik batek proposatzen du bereziki “bakarkako autoaren erabilpenarekiko alternatiboak diren mugikortasun guzien alde ekitera” jakinez mugikortasuna dela berotegi efektuko gasen isurketa iturri nagusia Euskal Kostan eta bigarrena Ipar Euskal Herri osoan. Engaiamendu errefustatze hori ezin onartuzkoa da, klimaren aldeko ekintzak datozen hautetsien programetan lehen planoan izan behar duten unean. Duela gutti agertu diren artikulu zientifikoek oroitarazten dizkigute Angelu bezala kostaldean diren herriek beren ondartzen erdia desagertzen ikusten ahal dutela hemendik mende bukaera arte ez bagira norabidez aldatzen segidan.
Azken Txirrindiraultzatik landa, Angeluko Auzapezak adierazpenak egin behar zituen BAB etorbidearen geroari buruz. Geroztik, ez da proiektu zehatz izpirik hasia edo aipatua izan. «Bilkura publikoetan egiten diren hauteskunde promesa elektoralistak baino gehiago, egiazko proposamenak nahi ditugu, elkarteekin kontzertazioa eta egutegi bat!» adierazten du Marion Pichery-k Biziko Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldeko bozeramaileak.
Klimaren aldeko Txirrindiraultza hau BAB Etorbideraino joanen da Butte-aux-Cailles*-eko biribilgunean piknika handi batekin bukatzeko. Molde horretan Bizik biribilgunea okupatuko du, besta eta aldarrikapen giroan, BAB etorbidean eta beste eremu guzietan ere, bizikleta bide babestuen aldarrikatzeko!
*Ez duda eta zuen piknikarekin, mahai oihalarekin, kanpoko jokoekin, hamakarekin, etab.-ekin etor gustian…Artistak eta musikariak ongi etorriak zirezte besta giro horren animatzeko!