Klimaren aldeko: Erresistentzian sartu!

Klimaren aldeko mobilizazioa indartuz doa Euskal Herrian

Ostirala hau, martxoaren 15a, klimaren aldeko gazteriaren grebak markatu du, Baionan 1400 pasa ikaslek manifestatu dutelarik, eta larunbata hau, martxoaren 16a, Bizi!k (*) antolatu Klimaren aldeko martxak, Angeluko erdialdean 1200 petsona bildu direlarik. Martxa horrek gaitzetsi du klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila, izan dadin gobernuaren mailan edo tokiko hautetsi eta erabaki hartzaileen mailan.

Legez kanpoko bideak!

Manifestaldiaren hasieran zen «Klima: solas ederrak utz, ekin!» banderola jarraituz, martxak Tram’bus-aren Lehen ibilbidearen lanen karietara duela gutti osoki berriz egina izan den Baionako etorbidea erabili du. Parte hartzaileak gelditu dira eta Bizi!ko militante batzuk bide gainean tindatu dituzte ondoko mezuak «Legez kanpoko bidea! Ingurumenaren kodeko L-228-2 artikulua». Horren bidez nahi zuten protestatu Angelu zeharkatzen duen etorbide zabal honen arraberritze lanen karietara bertan ez dela txirrindulentzat antolakuntza izpirik plantan eman, izan dadin bizikleta ibilbide moduan, bidean berean marka zehatzen bidez edo pasabide independente bidez. Alta hori legeak hala eskatzen du.

Eta ondotik, klimaren aldeko martxa Angeluko Herriko Etxeruntz joan da. Angeluko auzapeza, Claude Olive jauna, ber maneran, Euskal-Aturri Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria da.

Erresistentzian sartu!

Bizi!ko Barth Camedescasse-ek gogorki salatu du Macron lehendakariaren gaur egungo politika klimatikoa Pariseko Akordioaren ibilbidearekin bateraezina den norabidean kokatzen delako eta ondorioz  «infernu klimatikorat kondenatzen gaitu» erranez. Bizi!ren bozeramaileak aurkeztu ditu Lehendakariaren potreta ofizialeen deslotzeak «egoeraren larritasunari eta urgentziari buruzko hainbat deiadar bezala» eta «gobernuaren gaur egungo geldirik egoite kriminalaren hainbat gaitzeste bezala». Barth Camedescasse-entzat: «Gure munduak ezagutuko du «Grande America» kargaontziaren ber zortea ez baldin badugu berehalako aldaketa masiboen egiteko kuraia eta adimendua». Eta ondotik Elise Dilet-ek, Bizi!ren beste boz eramaile batek, deia luzatu du «erresistentzian sartzeko» eta ez ditu gupidetsi Claude Olive jauna bezalako tokiko hainbat hautetsi eta erabaki hartzaile «Ez zirezte batere aurre egin behar diogun erronkaren heinean ari.  Ez gure gainean konda sinesteko eta sinetsi arazteko denak ados direla klima salbatzeko. Solas ederrek ez dute balio, bakarrik zuen ekintzek, zuen erabaki zehatzek balio dute. Izan dadin herriko etxeetako hauteskundeetan, urte bat barne, edo datozen hilabeteetako mobilizazio eta ekintzetan. Ez dugu deus utziko pasatzen! Gure bizi baldintzak, gure haurren eta haien ondotik etorriko direnen bizi baldintzak dira jokoan, deus gutiago! Eta horiek nahi ditugu defendatu, indar eta deliberamendu handiarekin». Biziren bozeremaileek maiatzaren 25ean larunbatean klimaren aldeko ondoko martxa bat izanen dela iragarri dute.

Txirrindula Planaren lurperatzea eta arbol sinboliko baten landatzea

Ondotik Ipar Euskal Herriko CGT burdinbideetako langilea den Peio Dufau-k hitza hartu du ondoko hau erranez: «garraioen egiazko kostua plantan emana izan behar da, azken finean ingurumenari lotuak diren kostuak konduan hartuz (kontainer eramaileen eta kamioien kutsadura, bioaniztasunarekiko kalteak), ekonomiaren birtokiratzek. Paradigmaz aldatu behar da. Kutsatzaileak diren garraioak behar dira zergapean ezarri onuragarriak diren garraio kolektiboen garatzeko eta finantzatzeko!».

Ondotik, Andries Bigok baieztatu du Txirrind’ola bizikleta tailer parte hartzailearen izenean «Txirrindula egunerokotasunean trantsizio energetikoaren arloko atera bide bat da; hori errealitate bilaka dadin kopuru handienarentzat, antolaketak beharrezkoak dira eta prest gira horren egiten Mugikortasunaren sindikataren jarraitzea».

Hor ziren elkarteek aho batez deitoratu dituzte Angelun gaindi eta oro har B.A .B.-n bizikletari utziak diren tokiaren arloan izan diren atzerakadak. Haien aburuz B.A.B.ko hiriguneak 2014eko otsailaren 14ean onartu zuen Txirrindula Planaren lurperatze argia bizitzen ari gira. Alabainan, Plan horrek gomendatuak ez dira errespetatuak alderantziz, hainbat tokiko hautetsiren partez argi eta garbi ikusten da zoin gutti errespetu duten beren engaiamenduekiko.

Manifestariek hori dute segidan azaldu Txirrindula Planaren ale bat lurperatuz ezin erabiliak diren bizikleta mendi baten pean, Angeluko Herriko Etxe aitzinean.

Euskal Herriko Klima Martxa honen azken hitza emana izan da CADE Ingurumenaren babesteko elkarteen kolektiboko Victor Pachon-i. Honek Baionako Séqué auzoan egina izan den hainbat oihan hektareren oihangabetze eskandalagarria gaitzetsi du: « Solas lokargarrien atzetik, planetaren suntsiketa beti aitzina doa». Orduan klimaren aldeko ibiltariak deitu ditu Séqué-ra joaitea bertan arbol landatze sinboliko baten egiteko ingurumenaren eta klimaren aurkako erasoen kontrako protesta gisa.

Bizi!

Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko behar eskubide guziek dira

(*) Cade-en, CGTko burdinbidetako langileen, CFDT-en, Txirrind’ola-ren, ATTAC Euskal Herri, Surfrider Foundation Europe Côte Basque-en sustenguarekin.