Klimaren 300 militantek Paueko petroleroen goi-bilera zeharo nahastu dute

Onavance

Paue, apirilak 5: Klimaren 300dik gora militantek poliziek osatutako hesia hautsi eta Totalek Pauen antolatutako MCE Deepwater Development konferentziaren hasiera eragoztea lortu dute. Orain bilera izatekoa den eraikinaren kanpoan daude eta dei egiten diete itsasoaren eta klimaren defendatzaile guztiei haiengana bil daitezen.

MCEDDpau

MCEDD goi-bilera Beaumont jauregian da, baina honek gaur goizean lubakiz jositako zelaiaren itxura zuen: 155 polizien babesean, bi metroko altura duten hesiz inguratua, zirkulaziorako itxita zeuden kale artean. Polizia saldo honen arrazoia, apirilaren 5etik 7ra bitartean den konferentzia bortizkeriarik gabe eta irmotasunez blokeatzeko klimaren militanteek egin duten deialdia.

MCEDDentree Palais

MCEDD goi-bilera Beaumont jauregian da, baina honek gaur goizean lubakiz jositako zelaiaren itxura zuen: 155 polizien babesean, bi metroko altura duten hesiz inguratua, zirkulaziorako itxita zeuden kale artean. Polizia saldo honen arrazoia, apirilaren 5etik 7ra bitartean den konferentzia bortizkeriarik gabe eta irmotasunez blokeatzeko klimaren militanteek egin duten deialdia.

Copy of CfQ4ftDWIAAI71E

Beste hiru militantek lortu dute eraikinera sartzea, kongresuko partaidez mozorrotuta: inaugurazio saioan batzuk mahaietara kateatu dira, eta besteak hitza hartu dute jendaurrean frantsesez eta ingelesez, energia fosilen neurrigabeko ustiapena salatzeko. Kaskoa eta manifestazioak lehertzeko jantzia zutelarik, gendarmeek kanporatu dituzte militanteok.

MCEDD of CfQ4fs-WQAAX41W

Cécile Marchand ANV-COP21eko kideak esan duenez, «COP21aren ondoren, badira jada onartu ezineko helburu batzuk, esaterako MCEDD honenak. Multinazional handiek beren politika estraktibista kriminalei eusten dietenez, baita agintariek utzi ere, eta areago, babesten ari direlarik, gaur herritarrak eskenaratu dira horri aurre egiteko eta Pariseko Akordioan jasotako konpromisoak gauza arazteko».

MCEDD vers le Palais Beaumont

Total gezurretan ari da? Zuzendaritzari egindako interpelazio publikoa

 

Eguerdiko 12.30ean hitzaldi bat eman dute jauregi aurrean ANV-COP21eko Cécile Marchandek, Bizi!ko Txetx Etcheverryk, Nation Océan-eko Olivier Dubuquoyk, 350.org-eko Nicolas Haeringerrek eta Amis de la Terre-ko Sylvain Angerandek. Taldeok (baita Attac eta Surfrider Foundation Europe ere) Total konpainiaren zuzendaritzarekin bildu ziren martxoaren 31n. Petrolio konpainiak aitortu zuen jakitun zirela berotze klimatikoa +2ºC azpitik mantentzeko ezin izango dela lurpean dagoen patrolio guztia ustiatu. «Hobi batzuk ez ditugu ustiatuko, klimaren ekuazioa aintzat hartuta, batik bat ingurumenean eragina edota kostu ekonomiko handia dutenak», esan zuen Schmitt jaunak, Totalen garapen iraunkorreko lehendakariorde exekutiboak. Hobi horien artean bereziki Artikoan dagoen petrolioa aipatu zuen.

MCEDD Palais Beaumont

Alabaina, mobilizazioaren antolatzaileek iturri oso fidagarri batetik joan den astelehenez jakin zuten Totalek, Totsa bere filialaren bitartez, 2016 hasieran epe luzeko kontratu bat sinatu zuela Gazprom konpainia polemikoarekin. Kontratu horren baitan Totsak Totalentzako Prirazlomnaya plataformako petrolioa erosiko du, hots, inguru artikoan dagoen Petchora itsasokoa. Paueko mobilizazioaren antolatzaileek Totalen zuzendaritzari honi buruzko azalpenak eskatu dizkiote, izan ere, informazioa konfirmatuz gero benetako eskandalua bailitzateke, eta erabateko kontraesana Totalek gai larri honen inguruan esandako hitzekin eta hartutako konpromisoekin.


#STOPMCEDD Plateforma: 
Alternatiba, Amis de la Terre, ANV-COP21, Attac, Bizi !, Chrétiens Unis pour la Terre, Friends of the Earth International, Nation Océan, Surfrider Foundation Europe, Village Emmaus Lescar-Pau, 350.org