Klima beroketa abian :

Zientifikoek erakusten dute segur aski munduko tenperatura + 1,8° eta + 4° C artean emendatuko dela 2100eko.

Baina adituek gaurdanik abisatzen dute iragarki ezkorrenak bete daitezkeela (+ 5°, edo + 6°)

+ 5°, alimalia da :

Ez da zenbakiei fidatu behar, oraingoan ezagutzen ditugun tenperaturei konparatzen baititugu usu : uda eta neguaren artean, tenperaturek 25°ko desberdintasuna izan dezakete eta ez du horrek hondamendirik sortzen.
Baina planetarako, « aldaketa handi bat », ez da 25° Cko desberdintasuna sei hilabetez, baina gehiago … 5°C 10 000 urtez.

Munduko bataz besteko tenperatura 15°Ckoa da. Zonbait gradu aski dira klimaren aldaketa erradikala gertatzeko. Adibidez, duela hogoi mila urteko izotz-aroko tenperatura gaur egungoa baino 5°Coz apalagoa zen bakarrik.

Berotegi Efektuko Gasen isurketa murriztu berehala eta sakonki.

Hau izan behar daiteke heldu den abenduan, NBEren zuzendaritzapean antolatua den Copenhagueko Gailurraren helburua.
Herri industrializatuek behar dituzkete haien Berotegi Efektuko Gasen isurketak (BEG) % 80, % 95ez murriztu hemendik 2050era, hauek baitira klima berotzearen eragile zuzenak. Horrek erran nahi du behar daitezkeela %25, %40ez murriztu hemendik 2020ra. Alta, gaur egun, hartuak izan diren engaiamenduak gehituz, %12ren inguruan baizik ez gira.

Gizadiaren aurkako krima :

Gaur egun berean, ezinbestekoa da iritzi publikoa ondoko gauzaz ohar dadin :

2012-2050 GARAIERAKO ABIAN JARRIAK IZAN DIREN POLITIKEK ERKUSTEN DUTE

GAINAZALEKO TENPERATURAREN BATEZ BESTEKO GORAKADA 2,8 ETA 4°C-REN ARTEKOA EDO GEHIAGOKOA IZANEN DELA… !

GIZADIA ETA PLANETAREN AURKAKO KRIMA HANDIENETAKOA DA !

10-15 urte ditugu honen aldatzeko.
Dena lor daiteke oraindik.
Mobiliza gaitezen gaitzena gerta ez dadin !