Klima aldaketak : Txarrena gertatzen ari da!

NEP / INBPek (Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programa) txosten bat argitaratu du irailaren 24an, ostegunarekin. Bertan ohartzen gara behatutako klima aldaketen abiadura eta hedadurak orain arte eginak ziren iragarpen larrienak gainditzen dituztela.

[:]

Berotzearen larrialdia eta honen ondorioez egindako iragarpenak ez dira egokiak eta txaragoak izanen dira. Zientzialariek diote engoitik, tenperaturaren batez besteko gorakada 1,4°C eta 4,3°C (1) artekoa izanen dela.

Klima berotzea gero eta fiteago doa eta fenomeno batzuk ezin daitezke gehiago konpondu.

Txostenak batez ere glazierren urtze orokorra azpimarratzen du eta horrek izanen dituen ondorioak epe laburrean, miliar bat gizakien ur baliabide mailan ; idorte azkarragoak Australia, Ipar Afrika eta Europa hegoaldean

Hemendik 2100era 18 eta 59 zmkoa izan behar zen Itsas mailen gorakada (1990ekin konparatuz), orain 0,8 eta 2 metroen artekoa izan behar duke.

Zientzialariak gero eta gehiago itsasoen zirkulazio termohalinaren geldotzeaz, ez bada gelditzeaz kezkatzen dira, bai eta pergelisolan atxikia den CO2 eta metanoa atmosferan airatzeak klima kontrolaezina bilakatzeaz ere

Ikusten dugu klima aldaketaren kontrako gaur egungo borroka, besteak beste Copenhagueko gailurraren epearen ingurukoa zergatik garrantzitsua den, edo orain aldatzen dugu norabidea edo Gizaldiaren etorkizun hurbila biziki iluna izanen da. Nazio arteko mobilizazioa astero emendatzen da munduko agintariei, klima aldaketan ardura handiena duten berotegi efektuko gas isurketen murrizteko akordio eraginkor, ausarta, bortxagarria eta zuzena eskatzeko. Mundu mailako dinamika honek ere gure ekoizteko, kontsumitzeko eta garraiatzeko sistemak, bai eta gure lurraldeak antolatzeko moldea errotik aldatzeko, tokian berean borrokatzera deitzen gaitu.

Urriaren 24an, larunbatarekin, 16:00etan, Bizi ! mugimenduak nazio arteko mobilizatze horren karietara, ekintza bat antolatzen du. Horretarako 350 boluntario beharko dira (izena emateko : bizimugi@orange.fr).

Bestalde, urriaren 7tik beretik, 20:00etan, Atalante zineman, Bizi !k klima berotzeak sortzen duen arazoaren zinezko hedaduraz gehiago jakin nahi dutenei gomita luzatzen die, Nicolas Huloten « Le syndrome du Titanic » filmaren inguruan antolatzen duen informazio eta eztabaida gaualdi bat antolatuz.

CMJN de base

(1) Ban Ki-Moon, Nazio Batuetako idazkari orokorrak aurkezten digun « Climate Change Science Compendium 2009 » izenpeko dokumentu hau, goi-mailako 400 meteorologo eta ikerlarien lanetan oinarritzen da eta ingelesez aurki daiteke Bizi !ren web gunean : http://www.copenhague2009bizi.org/?p=587

(2) Zenbaki horien izugarrizko larritasunaz ongi ohartzeko, lehenik ongi ulertu behar da hemen 15°Ckoa den lurraren batez besteko tenperaturaz ari garela, eta ez bizitzen ditugun tenperaturez. Zonbait gradu aski dira klima erregimenaren aldaketa erradikala eragiteko.

Horrela, azken izotz-arotik « hona » planetak ezagutu duen berotzea, 5°Cekoa baizik ez da ! Eta hori 10 000 urteko garai batez gertatu da eta ez 100 urteko batez gaur egun gerta daitekeen bezala GIECen iragarpenen arabera. 2°Cko berotze apal batek du mamuten desagertzea eragin duela 15 000 urte inguru, hainbestekoa izanik klima eta ekosistemen aldaketa, eta berotze horren garaia 1 000 urtekoa izanez eta ez mende batekoa !

Beraz, 4°3 C, Sekulakoa da planetarako, eta 4°3 C mende batez, izigarri bortitza daiteke eta ez da sekulan gertatu gizakiak daudenetik, eta behar bada ere bizia dagoenetik.