Katalunia, herri berekoia?

Manif pro-migrants Catalogne terre d'accueil

 

Katalunian, Parlamentuak bankuentzako zerga bat sortzen ; (Espainiar) Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen…

Katalunian, Parlamentuak iruzurrezko hipotekekin engainatuak izan diren biztanleen babesteko lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.

Katalunian, Parlamentuak familia behardunek neguko hilabeteetan argia, ura eta gasa ukan dezaten lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen..

Katalunian, Parlamentuak etxebizitza hutsendako zerga bat sortu eta horren irabaziak alokairu sozialari dedikatzeko lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.

Katalunian, Parlamentuak emazte eta gizonen arteko parekotasunarentzat politikak sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen..

Katalunian, Parlamentuak zentral nuklearren aurka zerga bat sortzen, horren irabaziak ingurumenaren babespenarentzat dedikatzeko ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.

Katalunian, Parlamentuak gas eta schiste petrolioaren “fracking”a debekatzeko lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.

Katalunian, Parlamentuak kultura laguntzeko internet operadoreen prezioak erregulatzeko lege bat sortzen ; konstituzio auzitegiak baliogabetzen.

Katalunian, Parlamentuak zezenketak debekatzeko lege bat sortzen ; Konstituzio Auzitegiak baliogabetzen.