Oraintxe bertan, bortizkeri anti-demokratiko bat ezagutzen du Kataluniak.
Mariano Rajoyen espainiar gobernuak (PP) polizia nazionala eta Guardia zibila bidali ditu, Kataluniako agintaritza ofizialek antolaturiko erreferendumari bortizki oztopo egiteko, nahiz eta goiz huntan arras pazifikoki hasi zen bozketa.
Demokrazia eta bozkatzeko eskubidea defendatzeko, edozein Estatuk populu pazifiko bati bere borondatea bortizki inposatzea onartezina dela adierazteko, populu katalanarekin elkartasunez, Bizik igande huntan Urriaren 1ean, eguerditan Espainiar Kontsaulatuaren aitzinean elgarretaratzea deitzen du, 4 boulevard du BAB Baionan.