« Kapitalismoa : nundik da irteera ? » foroaren kari 5 hitzaldi-eztabaida aste honetan

«Kapitalismoa : non da irteera ? » foroaren lehen gaualdia Hendaian iragan da mukurru betea zen gela batean. Holaxe 150 jende baino gehiago bertaratu dira José Bové-ren mintzaldian.

Aste honetan, 5 hitzaldi izanen dira Baionan, Hazparnen, Ezpeletan eta Maulen (Xehetasun gehiago hemen klikatuz) . Hara zerrenda :

Apirilaren 19an asteartearekin, 20:30tan, Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioan, 20 Cordeliers karrikan):
Bideo-mintzaldia + eztabaida Paul Ariès-ekin
Deshazkundea, ber-tokiratzea, moteltzea eta urritasuna, kapitalismoaren, mundializazioaren, abiaduraren kultoaren eta dena merkantzia bilakatzearen kontra.

Paul Ariès Deshazkundearen teorialaria da, La Décroissance hilabetekarian erredaktore eta Ingurumenaren Grenelle alternatiboaren ko-antolatzailea da.

Apirilaren 21an ostegunarekin, 20:00etan, Hazparnen (Xuriatea tabernan, eliza ondoan):
Proiekzio-eztabaida Mathieu Doray-rekin “Trantsizioan diren lurraldeak”, petrolio-ondoko prestatzeko trantsizioari buruzko gaualdi bat.

Mathieu Doray injineru agronomoa eta itsas ekologian doktorea da, ATTAC 44-ko lehendakaria eta Pays de la Loire-ko Energia-Klima Bihurgune (Virage Energie-Climat) planoaren animatzailea.

Apirilaren 22an ostiralarekin, 20:00etan, Maulen (Zinka ostatuan):
“Larrialdiko klima” hitzaldi kinkia (ipuin politikoa eta irri ikusgarriaren artekoa
)
Klimak nola funtzionatzen du? Zein da arazoa berotegi efektu gazekin? Errazu ama, egia da murruaren kontra abian girela? Zer egiten ahal dugu?

Apirilaren 22an ostiralarekin, Ezpeletan 20:00tan, Ezpeletarra salan (merkatu estaliaren ondoan) :
Françoise Lenoble-ekin hitzaldi-eztabaida “Tokiko diruak : bihar hemen ere, tokiko diru ekologiko eta solidario bat ?”

Françoise Lenoble, 2010eko urtarrilan Villeneuve-sur-Lot-en sortu “Abeille” tokiko diruaren sortzaile eta animatzaileetariko bat da.

Apirilaren 23an larunbatarekin, 10:00etan Maulen (Ahuski salan, Multi-Services Zentroan) :
Hitzaldi-eztabaida Mathieu Doray-rekin “Enegia-Klima Bihurgune plano bat Xiberoan?”

Mathieu Doray injineru agronomoa eta itsas ekologian doktorea da, ATTAC 44-ko lehendakaria eta Pays de la Loire-ko Energia-Klima Bihurgune (Virage Energie-Climat) planoaren animatzailea.

José Bové-ren hitzaldiaren argazki gehiago hemen:[:]