Kanpoko berri: Ongi Etorri errefuxatuak

Aurre egin behar dien problematika larrienetan, munduak badu gaur egun ahalik guttienak dituztenen toki aldatzeei ahal bezain laster erantzuna ekartzeko beharra. Errefuxiatuak mundu honetako aberatsek desbideratzen dituzten aberastasunen eta lehengaien ondorioak dira. Hots geldiarazten ez dugun eta haundituz doan ezberdintasun ekonomiko larriarenak. Sortzen dugun (b)eroketa klimatikoaren eta sustatzen ditugun gerlen ondorioak.

Hala ere, Europak, ardura handiarekin, etorkinen etorrerari giza eskubideak molde ahalkegarrian urratuz, murruekin, hesiekin, atxiloketekin, kanporatzeekin erantzuten dio. Baina gauza negargarri hauek gizarte zibilarengan zabaltzen dira ere eta alde guzietatik xenofobia kutsu kiratsek giroa pozointzen dute – editorialista bada: xenofobia hedatuz doa (baina bon…) – eta nazionalismoak garatuz doaz.

      Testuinguru beldurgarri honi aurre egiteko Bilboko bizilagun batzuek plataforma bat sortu dute: ongi etorri errefuxiatuak – bizkaia, eta honen bidez herritarrei denen parte hartzeaz oharraraztea, bai eta gure humanismoa eta zibilizazioa galdu nahi ez baditugu bizitzeko eskubidea eta babes eskubidea funtsezko giza eskubideak direla oroitaraztea ditu xede. Mezua molde garbian, eta beraz eraginkorrean heda dadin, plataforma horrek balkoi eta lehioetan eman behar den bandera biziki identifiagarria argitaratu du: hori kolorekoa da da eta gainetik familia bat eta alanbre ziztaduna agertzen dira OEBB esloganarekin batera. Honen helbura, nabarmenki, tragedia horiek hunkitzen dituen pertsona guziek haien elkartasuna adieraztea da. Horretarako, Bizik nahi duen orori banderak saltzea proposatzen dio.  

material_bandera