Zergaitik willis drummond-ek onartu du sustenguz etortzea ALTERNATIBAra, urriaren 6an?
Lehenik, etortzen gira… gomitatu baigaituzue!! Eta eskertzen zaituztegu hortaz, egun paregabea izanen da, eta konzertuak ere paregabeak, ene ustez.
Hastapenetik begi onez ikusi dugu aukera hori, benetan bat egiten baitugu egun horren mamiarekin. Utopiak eta pragmatismoa batuz, alternatiba errealista asko aurkezteko eta deskubritzeko parada izanen da egun hori. Borroka ekologikoak hunkitzen gaitu bistan da, baina borroka ekologikoa ezin da bereizi borroka sozialarengandik, bestenaz, atxemanen diren aterabide guziak soluzio faltsuak izanen dira… eta mezu hau argiki agertzen da egun horren programan, baita helburuetan.
Eta talde gisa, gainera, plazer bat da eszenatokia konpartitzea «Les motivés»-rekin, hauek ere gomita aspalditik onartu baitzuten. Baionan jotzea gainera, beti plazerra handia da, eta plazerra bikoitza gainera, talde euskalduna bezala, egun hortan euskararen presenzia indartuko baitugu guk ere: Planeta mailako borrokak euskaraz ere eraman daitezke!
Konzertua berezia izanen dela aipatzen da, gomitatu batzuekin iduriz… zertan berezia izanen da, eta zergaitik gomita hauek?
Tailer eta konferenzietaz gain, egun hori sinbolikoki ere borroka egun bat bezala ikusten dugu. Stephane Hessel-i omenaldia lehenik, momentu azkarra izanen da seguraski. Horren ondotik «Les motivés»-k emanen duten konzertua berezia izanen zela jakin dugunean, borroka kantak eginez, eta Victor Jarari omenez, pentsatu dugu guk ere zerbait berezi egiten ahal genuela, borroka giro hortan segitzeko… Eta segidan pentsatu dugu kanta batzu gehitzea “setlist”-an, kolaborazio batzuren bidez.
Bainan guk beti ematen diogu lehentasuna giza harremanari. Norbait gomitatzekotan, lagunak izan behar. Segidan pentsatu genuen FERMIN MUGURUZAri. Bere «No more tour»-a ez bazuen irailan amaitu, segur naiz parte hartuko zuela talde osoa eta guzti konzertu honetan, eta proposatu diogunean zenbat kanta egitea gurekin, segidan onartu du. Istante biziki fuertea izanen da guretako, eta espero dugu hor izanen den jendearentzat ere. Gurekin kantatuko du azken 25 urtetan eman ez duen abesti bat!!
Eta gomita bat deituta, pentsatu genuen : «Zergaitik bakarrik bat ?» eta BERRI TXARRAKeko Gorka Urbizuri luzatu genion gomita. Normalean ez zen libro izango, baina azken finean EHan zegoen eta, ikusiz egunaren filosofia, onartu du. Behin baino gehiagotan jo dugu elkarrekin «Willis Drummond» eta «Berri Txarrak» taldeek, baina lehen aldikotz eszenatoki gainean elkarrekin izanen gira Gorkarekin… plazer bat benetan.
Azkenik, Fernando Sapo-rentzat, sorpesa handia izan da berak hain baikorki onartzea hori. Aspalditik ezagutzen dugu Fer, baina eskatzen genion zerbait nahiko berezia… Onartu du, eta bertsione berezi horrez gain, gure abesti bat kantatuko du ere gurekin… Kristona!! Gero, bera aspalditik ezagutua da bere engaiamendu ezberdinengatik, mugimendu antifaxistan, baita beste borroka askotan ere… eta bere talde ezberdinen bidez jadanik sustengatu ditu «Demo» ala «Bizi!» bezalako mugimenduak hemen Iparralden… beraz, ez ginen harritu bere presenziarekin kondatzea.
Posible izanen zen ere beste abeslari ala musikariak gehitzea, baina ez genuen nahi ere konzertu hori dantzaldi/berbena bat bilakatzea. Willis Drummond-en konzertu bat izanen da, baina zenbat oparitxorekin eta zinez, ari gira ondo prestatzen hori dena.
Aipatu duzu Stephane Hessel-i egina izanen den omenaldia, inportantea iduritzen zaizu puntu hori ?
Uste dut azken urteetan, borrokatzeko eta jendea konzientizatzeko bideak ainitz aldatu eta aldatzen ari direla. Bai Euskal Herrian eta bai mundu osoan. Eta uste dut Stephane Hessel-en «Indignez-vous» (“Sumindu / Haserretu zaitezte!”) liburua aldatze horren faktore importantea izan dela, beste ainitzen artean, bistan da. Hasteko, inmobilismoak eta etsipenak ez dute biderik irekitzen. Eta gainera, barneko gaizki sentitze bati kondenatzen gaituzte… Kuriositatea kalitate bat den bezala, eta ez akats bat, borroka ez da pisu bat edo zerbait ezkorra. Borrokatzea da bide bat hobeto bizitzeko, eta seguraski alaiago ere… eta borrokak berak plazerra ematen ahal du, ez bakarrik helburuak lortzeak. Horrela ulertzen dut Hessel-en mezua, eta horrela ikusten dut Alternatiba bezalako egun baten mamia, beraz, bai, uste dut omenaldi hori biziki inportantea izanen dela egun horretan, eta pozten naiz gu ere, horren parte-hartzaile izatea gure konzertuaren bidez.