JURASSIC PLASTIK II: Gainestalki soberakinen eta plastikoaren desagertze masiboaren aldeko ekintza


Larunbat honetan, azaroaren 16an, 10:00etan, Bizi! elkarteko 25 militante elkarretaratu dira Baionako Carrefour Market Marracq supermerkatuan, gehiegizko gainestalkiak eta bereziki plastikoa salatzen duen Jurassic Plastik-en bigarren ekintza batentzat. Alabainan, plastikoa agortzeruntz doan baliabidea den petroliotik dator. Petrolioaren ustiapena gero eta karioago eta kaltegarriagoa da ingurumenarentzat. Hots, garaia da Jurassic Plastik-en aroari bukaera bat emaitea!

2018an, Frantses Estatuak bere hondarkin plastikoen %22,2a birziklatzen zuen1, plastiko hauek ez zutelarik zuzenean ingurumenean bukatzen. Urtero estimatzen da 8 milioi tona plastikok ozeanoetan bukatzen dutela, minuturo bertan zikinuntzi kamion bat husten balitz bezala!
Supermerkatuek beren produktuen gehiengoa saltzen dute gainestalkiekin eta usu bigarren gainestalki gehiegizko eta behargabe batean (adibidez: gasnak, haragiak, fruituak,… ontzitxoetan eta plastikoarekin gainean,…).
Tamalez, erabilpen bakarra duten gainestalki horien gehiengoak ehunka urte ematen dituzte desagertzeko (400 urte plastikozko zakuarentzat). Plastikoen andeatzetik agertzen diren mikro-partikulei dagokionez haiek sekulan ez dira desagertzen. Oraino okerrago, partikula izigarri ttipiak2 kapable dira jendeen baitan diren ehunezko hesien trebeskatzerat gibela bezalako gure organoetan metatzeko, eta epe luzean organo hauen ibilmoldea nahasteko.
2016an, supermerkatuak kutsatzaile handietan ziren gure produktuen paketatzeko erabiliak ziren 1,2 milioi plastiko tonarekin!
Supermerkatuek badute industriaren gan eragin gaitasun handi bat. Praktikoki, prezio hoberenaren lortzeko, erreferentzia jartzeko edo kentzeko ahalmenak3 beren hornitzaileen presentzia segurtatzen du edo ez. Ber ahalmena erabiltzen ahal lukete ingurumenaren irizpidearekin! Ekintza honen helburua ondorioz da supermerkatu guzien abisatzea da. Azken hauek plantan eman ditzaten neurri sinple eta egingarri batzu gehiegizko gainestalkiak eta plastikozko hondakinak ttipituak izan daitezen.
Horren egiteko, militanteek beren erosketen parte bat egin dute argiki errefusatuz gure erosketen momentoan proposatuak zaizkigun gainestalki eta gainestalki soberakinak. Saltegiko beste bezeroen begirada jostakina lagun, elikagaiak berrerabilgarriak diren ontzi eta zakuetan ezarri dituzte, ahantzi gabe ondotik kesetan haien identifikatzeko barra kodeak kola zintaz atxikitzea. Jurassic Plastik-aren aroa ordezkatzen zuen plastikozko munstro bat penatua zen ikusteaz bere segida berekin gelditzen zela. Dendan utziak izan diren gainestalki eta gehiegizko gainestalkiek 115 gainestalki kopuruz osatua zen orgatxo bat gainditzen zuten. Militanteen parte batek banatzen zituen eskupaperak bezeroei, non esplikatzen zen haien eroste hautuen bidez, supermerkatuen eta haien hornitzaileen norabidea aldatzeko parada zutela produktuen aurkezteko moldeari dagokionez. Karia horretara egunerokoan bezeroek praktikan ezartzen ahal dituzten hainbat egiteko molde aurkeztuak ziren:

● Ahal bezain bat nahas-mahas erostea;
● Lehenestea xeheka edo mozturiko erosketak aragitegi, gasna saltegi eta arrandegietan;
● Beti berekin eramaitea edukitzaile berrerabilgarriak eta erositako produktuen barnean ezartzea galdatatzea;
● Guttien gainestalki dituzten elikagaiak galdatzea;
● Sistematikoki gainestalkiak dendaren ateratzean uztea.

Militanteek esplikatzen zuten, uste komunak ez bezala, xeheka edo mozturiko erosketak (oinarrizko produktuentzat) gainestalkidun produktuen ber prezioan direla. Ondorioz, Jurassic Plastik-en garaietik ateratzea, hots bestela kontsumitzea, ez da karioago!
Bizik gomitatzen du kotsumitzaile bakoitza klimaren alde martxan ezartzea eta beren supermerkatuen galdezkatzea beren produktuen gehiegizko eta behar gabeko gainestalkiek, eta oro har gainestalkiek berek dituzten ondorioei buruz.
Ekintza hau gauzatzen da Black Friday-atik zonbait egunetan, eta Eguberritik hilabete bat pasa falta delarik. Garai horietan sobera kontsumitzea da ezaugarri nagusia (zeren merkeago da edo plazer emaiteko). Garaia da eta ber heinean baitezpadakoa gure erosketei buruz gogoetak egitea. Behar ote duguia “ukan”, “izaiteko”? Alternatibak badira: tokiko ofizialei edo bigarren eskuko sareetarik erosi; norbanakoak egin; hurbilekoekin denbora pasatu5,… “Harreman gehiago, Ondasun guttiago” lemak ez du inoiz urteko sasoin honetan baino gehiago zentzu ukanen!

Alda dezagun sistema, eta ez klima!

1 : www.20minutes.fr/planete/2200431-20180111-recyclage-plastique-france-beaucoup-progres-faire
2 : https://reporterre.net/Dechets-plastiques-le-recyclage-n-est-pas-la-solution
3 : www.gouache.fr/approvisionnement-rediger-contrat-referencement-fournisseurs
4 : https://bizimugi.eu/eu/black-friday
5 : https://bizimugi.eu/la-carte-exemption-de-cadeau