BIZIko laguntzaile fitxa betetzean, eskukaldi anitz emaiteko prest zinela argi utzi zinuen, eta euskalduna zinela ere baieztatu.
Jakazan/k logistika taldeak kudeatzen dituen txintxuketa
atelierretan, segidan, zure ekarpenak egin dituzu, euskararen presentzia
eraginkortzeko bide berri batzu aholkatuz eta jorratuz! Zuk diguzu
seinaletika elebiduna egiteko aterabide polit bat erakutsi: frantsesera
lerratzea saihesteko, euskarazko mezua irudiz laguntzea, erdaldunek ere
ulertzeko gisan!!
BIZIren ezaugarrietan atxemaiten den izpiritu erradikal-pragmatikoa,
zuk, lan-talde edo atelier ttipienean zehazki eraginez eta, ondotik, eta
horrez gain, elkarte osoa euskaraz indartzeko itzulpen taldean eta
Euskaraz Bizin lan taldean artoski sartuz deklinatu duzu, besteak beste!
Hori guzia aski ez balitz bezala, Metamorfosi ekologikoaren Ituna
Ipar Euskal Herriko hainbat zerrendei aurkezteko xinaurri lanean parte
hartu duzu, hor ere zure energia eta baikortasun lagungarria erabiliz.
Ondotik, Hitza Hitz lan taldeko Begirale zorrotza bilakatu zira, iaz.
Trantsizioaren urrats ttipietarik harat Metamorfosi ekologikoaren Ituna,
joan den urteko hauteskundeetan hitzeman bezala, Ipar Euskal Herriko
Herriko Etxeetan ongi gauzatua izanen dela segurtatzeko 2020-2026
agintaldian!
Dudarik gabe, BIZIren indarra, zu bezala itzalean ari diren hainbat eta hainbaten lanaren ondorio bihotz pizgarria da!
Milesker Jasone, ekarri diguzun guziagatik, eta zure bide eta egiteko molde eredugarri bezain lagungarriagatik!