J’accuse azken indarrak epaiketa aitzin

Gurekin batera, “Migrazio politikak salatzen ditut” kanpainan parte hartu duzue, eta heldu den urriaren 7an Baionan egingo den epaiketaren aitzineko azken txanpan gaude.

Oraindik ahal dugu:

Autoinkulpazio kolektiboa izenpetu, erantsita duzue eta e-mailez igorri, jadanik egina ez bada.

Ekonomikoki parte hartuz hemen: https://www.helloasso.com/associations/lab-langile-abertzaleen-batzordeak/collectes/j-accuse-es-politiques-migratorios

Bukatzeko, migrazio politika arrazisten aurka jadanik antolatuak diren hitzordu ezberdinetan parte hartzera gomitatzen zaituztegu, nun “j’accuse” kanpainaren presentzia ozen eramaten saiatuko garen:

  • Mugarik gabeko festibala irailaren 27an abiatuko da Baionan
  • Irailaren 28an, Hendaia eta Irun artean, “Velorution” Cimade elkarteak antolatua
  • Urriaren 4an Iruñean
  • Urriaren 7an, Baionako Auzitegian, 13:00tik goiti.


Eskerrik asko zuen elkartasunagatik, eta gurekin batera egiten jarraitzeagatik.

Ez izan zalantzarik zure inguruan dei hau zabaltzeko.