Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik.
2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira aipagai. 2 adingabeko, departamenduaren eta haurrei laguntza soziala 64 (Aide Sociale aux Enfants 64) egituren babespean kokatuak zirenak, 64 departamenduko kontseiluaren salaketa bat jasan zuten, iruzurra argudiatuz, eztabaidan ezartzen zutelako adigabeak zirela. Biziki arraroa, 2018ko otsailean presondegiratuak izan ziren helduendako kartzelan, Baionako auzitegiak askatu eta ondotik ustez adingabekoak izaitea deklaratu zuen.
Beren egoeraz ebaluaketa bat agindu zuen justiziak eta askoz berantago Isard Cosek beren kontra 2 txosten idatzi zituen. 2 txosten hauen analisia harritzekoa da (ikus hemen )
Txetx Etcheverry-ren arabera, Biziren bozeremailetarik bat: « 2 ebaluazio txosten horietan hainbeste akats, gezur eta bitxikeriek arazo bat sortzen dute, hau afera berezia baita, ibilmolde oker larri batzu izan baitira (2 adingabeen presondegiratzea justifikaziorik gabe 64 departamenduko salaketa batengatik, azkenean auzitegiak baztertua). Intentzio zehatz batek, bi gazte hauek ez ezagutzea adingabe gisa, 64 departamendua postura txarrean ezarriz, gidatu ote du 2 txosten horien idazlana? Txosten hauek zintzoak eta leialak ote dira, eta kasu hortan zer diote Isard Cosen gaitasunaz? Izan ote dute helburutzat pertsona zehatz batzu edo 64 departamenduko kontseilua bera babestea? ».
Isard COSen zuzendaria, Bordalen zena, luzaz egon da telefonoz mintzatzen Biziko aktibistekin, beren argudioak eta galderak entzuten. Zuzendariak hitzeman du bilkura bat antolatuko zuela Baionan Biziko aktibistekin epe laburrean, pausatuak diren galdera guziei erantzuteko eta orokorkiago departamenduan adingabeko atzerritar bakartuen inguruan egiten diren ebaluaketen prozeduretaz mintzatzeko. Biziko militanteek erabaki dute okupazioa bururatzea, 13:45etan, hitzordu horren igurikan.