Ekainaren 9an asteazken huntan, Bizi!-k bigarren ipurtargi operazio bat burutu du Angelutik Donibane Lohitzunerat, Bidarte eta Getaritik pasatuz.
Kargatzeko:
– Ipurtagia 2 operazioaren prentsagiria :
– Saltokietan utzi eskuorria:
Gure ikus-espazioak, gero eta inbadituagoak, gure gain-kontsumitze ohiturak elikatzen ditu. Liluragarria, material beti gehiago erostea bultzatzen gaitu, gure funtsezko beharretatik urrunduz.
Egia baldin bada ere saltokien gaueko argiak energia kontsumo orokorraren parte ttipi bat direla, energia xahutzearen egiazko sinboloak dira : Beti gehiago kontsumitzerat buruz!
Arrazoin guzi horientzat Bizi!-k herritarrak haien aldetik gaueko argiak itzaltzerat deitzen ditu, beren bizitegian edo auzotegian : Zonbait ohituren aldatzeko garaia heldu zauku !!!
Denen interesean egiten den jestu bat da, errexa eta bortizgabea, deus hautsi gabe.
Alde juridikotik, saltzaileak argi itzaltzearen gatik pairatzen dituen kalteak zailak dira ebaluatzeko. Nola jakin zenbat bezero lortzen duen dendak gaueko argiei esker? Nola jakin zenbat bezero galarazten duen argi itzaltzeak?
Bestalde, saltzaileek ez dute deus ordaintzen argiak pizturik uzteko eskubidea ukaiteko…
Zertaz akusatua izan? Errexki berriz pizten ahal den argi bat itzali dugu? Eta zer?
Ez baldin bada deus hausten, ez da gauza ainitz arriskatzen, ez eskuburdinik, ez “garde à vue”rik, ez isunik.
Aldiz, kasu eman hala ere gauaz erabilgarriak diren eraikinen argiak ez itzaltzea (farmaziak, hotelak…).
Horra nola egin behar den hetsia den denda baten argien itzaltzeko garbiki eta arriskurik gabe : Suhiltzaileen kutxatxoa atxeman ondotik bere palanka jeutsi!