Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrendak

Astelehen honetan, martxoaren 9an, 3 hilabete pasa iraun duen mobilizazio baten ondoren eta aste batez Ipar Euskal Herria zeharkatuz euri eta harri pean iragan den Martxa eta gero, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herrian, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrenda zenbatzen ditu.

Ituna izenpetu duten zerrendek, 48 herri eta Euskal Hirigune Elkargoko biztanleen %83a ordezkatzen dituzte. Handitasun guzietako herriak eta sentsibilitate guzietako taldeak (herritarrak eta tendentzia politiko guzietakoak) ordezkatuak izanen dira martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeetan, Ipar Euskal Herrian.

Zerrenda horiek (ikus hemen: https://bizimugi.eu/eu/2020ko-ituna-izenpetu-duten-zerrendak edo beherean) engaiatzen dira oraindanik eta beren kargualdi osoan, herriko etxe mailan edo elkargo mailan ukanen dituzten ardura eta baliabideak lagun, 7 tematiketan ekiterat: mugikortasun aktibo eta garraio kolektiboetan, egoitzen energia menperatzean, energia berriztagarrietan, hondakinen murrizketan eta ekonomia zirkularrean, elikadura biologikoan eta tokikoan, eta laborantzarentzat onak diren lur eremuen babestean, ekonomiaren birtokiratzean Euskoa den tokiko moneta ekologiko eta solidarioa babestuz, eta Klima Planaren herriko deklinazioaren bidez. 

Ainitz zerrendek adierazi dute larrialdi ekologikoaren konzientzia hartzea Ituna izenpetuz.

Bereziki 1000 biztanletik behiti diren 17 herritan, non baliabide gutti diren, baina bertako zerrendak engaiatu dira Elkargoaren baitan eraldaketa ekologikoaren politiken sustatzerat. Arrunt alderantziz, herri handiago batzutako zerrenda batzuk ez dute Ituna izenpetu (Ikus beherean). Hara nola Claude Olive BABn kargutan zen auzapez bakarra da lurraldearen egiazko metamorfosi ekologiko baten alde engaiatzerat errefusatu duena.

Bizi!k deitzen ditu hautesleak, beren martxoaren 15 eta 22ko boz emaitea aintzin, beren hautuko zerrendak ea Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duen so egiterat, horren bidez herriak eta Elkargoa engaiatuak izanen dira beren rol nagusia betetzeko aldaketa klimatikoaren kontra eta energia fosilekiko dugun dependentziaren ttipitzean, bai eta ekologikoki eta sozialki zuzenago eta jasangarriago izanen den jendarte baten alde.

Hauteskundeetarik landa, engaimenduen jarraipen batzorde batek egiaztatuko du eta jarraituko du 7 engaiamendu horien gauzatzea izenpetzaile den Herriko Etxe bakoitzean bai eta ere Euskal Elkargo mailan, heldu den kargualdiaren denbora osoan. Elkarteak ere bereziki segituko ditu Ituna izenpetu ez duten herriak, azkartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoan duten arduraren heinean.

Larunbatean, martxoaren 14an, Bizi berriz mobilizatuko da klimarentzat  txirrindulazko manifestaldi berri bat antolatuz. Hitzordua emana da goizeko 11:00etan Angeluko Herriko Etxe aitzinean. Klimaren aldeko Txirrindiraultza hau BAB Etorbideraino joanen da Butte-aux-Cailles-eko biribilgunean piknika handi batekin bukatzeko. Molde horretan biribilgunea okupatuko dugu besta eta aldarrikapen giroan, BAB etorbidean eta beste eremu guzietan ere, bizikleta bide babestuen aldarrikatzeko!

Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrendak

AHETZEAhetzen 2020 Santiago Capendeguy
AICIRITS-CAMOU-SUHASTZuentzat Lanean Segitzeko Prest –
Une nouvelle équipe entreprenante pour poursuivre nos
engagements et mener à vos côtés de nouveaux projets
Chantal Erguy
ANGLETVivement AngletSandrine Derville
ANHAUXAndré Changala
ARBONNEHats berri bat Arbonari – Un nouveau souffle pour ArbonneBernard Arla
ASCAINAzkaine Bai Gorka Taberna
ASCAINDenak elgarrekin aitzina – Agissons tous ensemble Jean-Louis Laduche
ASCAINDenen GeroaJean-Louis Fournier
ASCAINUr Ertsi Larrun Pierre Clausell
ASCAINVivre Ascain – Azkaine Bizi Bénédicte Luberriaga
ASCARATAzkarateren aldePhilippe Etchenique
AYHERREElgarrekin segiArño Gastambide
BANCABankariMichel Oçafrain
BAYONNE Baiona Verte et Solidaire – Baiona Berde eta Elkarkidea Jean-Claude Iriart
Sophie Bussière
BAYONNEBayonne Ville OuverteHenri Etcheto
BAYONNEBayonne Toujours un temps d’avance Jean René Etchegaray
Sylvie Durruty
BAYONNEBihar BaionaMathieu Bergé
Sophie Herrera-Landa
BEHASQUE-LAPISTEBéhasque-Lapiste DemainGabriel Belleau
BIARRITZBiarritz en a besoinNathalie Motsch
BIARRITZBiarritz Nouvelle VagueGuillaume Barucq
BIARRITZEuskal herrian vert et solidaire Mathieu Accoh
Lysiann Brao
Brice Morin
BIARRITZPour Biarritz, pour vousMaider Arosteguy
BIARRITZVivons Biarritz !Michel Veunac
BIDARTBidart au Coeur – Bidarte Bihotzetik Emmanuel Alzuri
BIDARTBidart de bon sensMichel Lamarque
BIDARTBihartean – Demain Bidart Isabelle Charritton
Denis Luthereau
BIRIATOUBiriatuko Geroa Solange Demarcq-Eguiguren
BONLOCLekuine elgarrekin oldar berri batentzat ! –
Bonloc Ensemble pour un nouvel élan !
Pierre Defois
BOUCAUBoucau Avenir durable et solidaire Dominique Lavigne
BOUCAUBoucau Nouvelle Génération Marie-Ange Thébaud
CAMBO-LES-BAINSNahi dugun herriaArgitxu Hiriart-Urruty
CAMBO-LES-BAINSUnis pour Cambo – Elgarrekin KanborentzatChristian Devèze
CAROCaro ElgarrekinRobert Garicoitz
CIBOUREEnsemble pour Ciboure – Elgarrekin Zibururen Alde Dominique Duguet
CIBOUREZiburu Bizi 2020Eneko Aldana-Douat
Leire Larrasa
ESPELETTEEskuz eskuYannick Jauréguy
ESPELETTEEzpeleta Beti Aintzina – Espelette toujours de l’avant Jean-Marie Iputcha
ESTERENÇUBYJean-Luc Poydessus
GAMARTHEGamarthe BiharJean-Michel Bicain
HASPARRENHazparne bihotzean – Hasparren au cœurIsabelle Pargade
HASPARRENHerritarrekinKristian Etchetto
HENDAYEEnsemble, réveillons Hendaye – Elgarrekin, Goazen Aitzina Pascal Destruhaut
Hélène Hiribarren
HENDAYEHendaia Biltzen – Uni.e.s pour HendayeLaetitia Navarron
Iker Elizalde
HENDAYEHendaye avec vous – Hendaia Zuekin Kotte Ecenarro
HENDAYEHendaye en communLaurent Tariol
IROULEGUYIrulegi AintzinaJoseph Mocho
ITXASSOUElgarrekin Segi Aintzina – Ensemble pour l’avenir d’ItxassouJean Paul Iturburua
ITXASSOUHerriariMikel Hiribarren
JATXOUJatxou bihar – Jatxou demainMarc Labeguerie
LAHONCELahonce, village en action David Hugla
LAHONCEUnis pour LahonceJean-François Saussé
LARRESSORELarresoro bihar – Larressore Demain Philippe Goyetche
MAULEON-LICHARREAintzina MauleBeñat Elkegaray
MAULEON-LICHARREAgir Ensemble pour MauléonMichel Etchebest
MAULEON-LICHARRE Liste d’Union CitoyenneLouis Labadot
MOUGUERREEnsemble construisons demainRoland Hirigoyen
MUSCULDYMuskuldirentakoJosette Boscq
OSTABAT-ASMEIzuran BiziaDaniel Olçomendy
PAGOLLEBiharko PagolaPierre Etcheber
SAINT-ETIENNE-DE-BAIGORRYAintzina BaigorriJean-Michel Coscarat
SAINT-JEAN-DE-LUZHerri BerriPascal Lafitte
SAINT-JEAN-DE-LUZ Un Nouvel Élan pour Saint-Jean-de-LuzManuel De Lara
SAINT-JEAN-LE-VIEUXGeroari BuruzPierre Eyherabide
SAINT-JEAN-PIED-DE-PORTDonibane Erne – St-Jean Autrement Xabi Larre
SAINT-JEAN-PIED-DE-PORTVivons Saint-JeanLaurent Inchauspe
SAINT-MARTIN D’ARROSSASegi Aintzina ArrosaBeñat Arrabit
SAINT-MICHELDéfense des intérêts communaux Raymond Minondo
SAINT-PALAISAintzina Donapaleu – Pour l’avenir de Saint-PalaisCharles Massondo
SAINT-PEE-SUR-NIVELLE Ensemble pour Saint-Pée –
Elgarrekin Senpererentzat
Dominique Idiart
SAINT-PEE-SUR-NIVELLE Senpere Bai Jean-François Béderède
SAINT-PIERRE D’IRUBEAimer Saint-Pierre d’Irube – Hiriburu maita Alain Iriart
SAREHar Hitza Ellande Alfaro
SAREZergaitik ezBattit Laborde
URCUITUrcuit, notre seule motivationRaymond Darricarrère
UREPELBide BerriXole Aire
URRUGNEEnsemble faisons revivre Urrugne –
Elgarrekin Urruña Berpitzu
Philippe Aramendi
USTARITZEnsemble pour UstaritzBruno Cendrès
USTARITZUstaritz A VenirDominique Lesbats
USTARITZUztaritze Bai Bruno Carrère
VILLEFRANQUEVillefranque, au coeur de nos projets Marc Saint Esteven

2 000 biztanletik goitiko herrietan Itunaren izenpetzaile ez diren zerrendak

CommuneListeTête de liste
AhetzeAhetze, continuons ensemblePhilippe Elissalde
ANGLETAvançons en confianceClaude Olive
ANGLETReveillez AngletSandra Pereira-Ostanel
ARBONNEARBONNE AVEC VOUS, CONTINUONS ENSEMBLEMarie Jo Mialocq
ArcanguesArcangues au cœur Philippe Etcheverria
ArcanguesArcangues naturellementStéphane Petit
BassussarryPassion et Raison / Le Bien-Vivre à BassussarryPaul Baudry
BayonneBayonne PluriellePascal Lesselier
BIARRITZBiarritz BonheurKarim Guerdane
BIARRITZBiarritz ensembleJean-Benoît Saint-Cricq
BoucauBoucau convivial et développement durable 2020Francis Gonzalez
BriscousBriscous ensemble pour DemainFabienne Ayensa
CIBOUREJ’aime Ciboure Ziburu Maite DutJoseph Aramburu
CIBOURECiboure avec vous- Ziburu Zuekin Isabelle Dubarbier- Gorostidi
CIBOURECiboure demainHenri Hirigoyemberry
HASPARRENUnis pour HASPARREN-
HAZPARNE azkar eta erne
Bernard Inchauspé
ItxassouItsasu ElgarrekinLouis Ustarroz
SAINT-JEAN-DE-LUZSaint-Jean passionnément.Jean-François Irigoyen
SAINT-JEAN-DE-LUZLutte ouvrière – Faire entendre le camp des travailleursJacqueline Uhart
Saint-Pée-sur-NivelleAgir pour Saint-PéePierre-Marie Nousbaum
UrcuitUrcuit 2020Gilles Sallaberry
UrcuitPartageons notre avenirLaurent Yanci
URRUGNEUrrugne autrementSébastien Etchebarne
URRUGNEUrrugne pour tous » /« Urruña guzientzat »Francis Gavilan
UstaritzUstaritz avec bon sensJean-Claude Saint-Jean