Ipar Euskal Herrian Trantsizio energetikoari buruzko Hitza Hitz 2014-2019 Bilan Txostenaren prestaketa

Biziren Hitza Hitz  lan taldea beren herriaren mailan trantsizio ekologikoa plantan emaiterat engaiatuak diren Ipar Euskal Herriko 30 herriko etxeen  agintaldi bukaerako trantsizioaren gauzatzeari buruzko bilan txostenaren argitaratzearen lanen prestatzen ari da. Herri horietako 30 auzapezek ongi lortu dute behereko mezua eta erantzunak etorri arau jarraipena egiten ahalko duzue gaineko mapa inter-aktibo honetan.”.

GARRANTZITSUA – MILESKER MEZU HAU ONGI LORTU DUZUELA BAIEZTATZEA

ERANTZUNA ITXOINA DA 2019KO IRAILAREN 1EKO 

 Jaun Auzapeza,

Trantsizio Energetikoaren ardura duzuen Jaun/Andere hautetsiak,

2014ko martxoan, hautetsi bilakatu zira Biziren Trantsizio Energetikoari buruzko Ituna izenpetu ondoren. 

Geroztik, hainbat txosten zientifikok, haietan gure bizi moldeen aldaketa sakona eginez geroz, +1,5°C-tik behiti egoiten ahal girela dion  GIEC/IPCC-aren Txosten Bereziak, gure egoeraren larritasuna berriz baieztatu dute. Txostenak baieztatzen du ere hartuak izan behar  diren neurrien gauzatzea luzeagoa baldin bada, egokitzearen gastu humano eta finantziarioak handiagoak izanen direla, eta ondorioak oraiko eta etortzekoak diren belaunaldientzat larriagoak izanen direla. Alta, GIEC/IPCC-ak zehazten du ere bere aitzineko txostenean, nahasmendu klimatikoaren kontra borrokatzeko aterabideen parte on bat tokiko mailan dela. Zuen eskuen artean ukan dituzue ondorioz, zuen herriko etxeko agintaldian edo herri elkargoko ardurekin, Euskal Herri jasangarri, solidario edo bizigarri baten bidea idekitzen dituzten giltzen parte bat. 

 Bilanaren tenorea: zer bide egina trantsizio ekologikoaruntz?

 Biziren trantsizio energetikoaren ituna izenpetu zuten herriko etxeen engaiamenduen gauzatzea jarraitzen zuen  2016ko lehen txostenetik landa, 2019 urte hastapenean txosten berri bat argitaratu da zuen herriko etxearen trantsizio ekologiko arloko ekintzen aitzinatzeari buruz. Ondoko herriko etxeetako hauteskundeen bezperan, zuen agintaldiaren bilana egiteko garaia da. 

Dakizuen bezala, Trantsizioa egitasmoak proposatzen dautzue 4 pausuz egiten den ibilbide bat zuen ekintzen gauzatzeko gaitasuna ukaiteko. Ondorioz, loturik atxemanen duzue zuen ekintzen ebaluaketa egiteko dokumentoa bertan  ezartzen ahalko duzue  bakoitzarentzat Trantsizio desmartxan ekintza zer maila edo pausutan kokatzen den. Ebaluaketak erabiliko ditu dokumentoan informatuko dituzuen elementuak bai eta ere hel araziak izanen zaizkigun dokumento gehigarriak; ondorioz deus ahantzi gabe etorriko diren zuen erantzun zehatzek lagunduko dute zuen herriko etxe mailako ekintzen berri fidelaren emaiten. Eta justuki, sekulan gauzatu baldin badituzue zuen hasierako engaiamenduetarik harat Tresna Kutxako beste ekintza batzu, proposatzen dizuegu zuen gauzatzeen berri emaitea araberako dokumentoan

 Galdegiten dizuegu informazioen fitxak behar bezala osaturik igortzea… 2019ko irailaren 1a aitzin ondoko mezuela erabiliz: comite.hitzahitz@gmail.com. Erantzun mezuak onartuak izanen dira irailaren 30a arte, berantenik. Data hortatik goiti helduko diren erantzunak ezingo dira konduan hartuak izan Bilan Txostenan. 

Irailaren 1a aitzin erantzuna igorria ukanen duten herrientzat,txostenaren aitzin proiektu bat igorria izanen zaizue bere mamiari buruz aitzinetik trukatzeko parada ukan dezagun. Trukaketa denbora horrek zure lan taldearen eta Biziren Hitza Hitz Lan Taldearen arteko lan bilkura baten forma hartzen ahalko du. 

 Bilan osatuago baten egiteko, herritar eta elkarte zonbait ere gomitatuak dira bukaerako bilan txosten honen aberasteko. Hitza Hitz lan taldea zuen aginduetara da lagungarriak litaizken zehaztasunen ekartzeko gauzatzen ari zirezten neurrien berri emaiteko unean.  Gurekin harremanetan sartzen ahal zirezte emailez  comite.hitzahitz@gmail.com edo telefonoz 06 XX XX XX XX

 Onar ezazkizue Jaun, Andereak, trantsizioaren aldeko gure agurrik zintzoenak.

 Biziren  Hitza Hitz Lan Taldea