Bizi! kide den Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak gaur prentsan aurkeztu ditu publizitatea mugatzeko 9 proposamen.
Publizitateak gure jendarteetan duen eragina untsa dokumentatua da gaur egun. Publizitateak estereotipo eta jokaera ainitz indartzen ditu: mendekotasunak, gehiegizko kontsumoa, genero estereotipoen indartzea, berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzten produktuen sustapena, etab. Publizitate argiduna eta bereziki pantaila animatuak, honen forma bortitzen eta intrusiboenak dira. Publizitate sistemak finantza-baliabide garrantzitsuak dituzten enpresa handien gutiengo bat sustatzen du.
Publizitateak zabaltzen dituen normak eta jokabideak usu Euskal Elkargoak dituen agiri arauemaileek ezarririko helburuen kontra doaz.
2020. urte bukaeran abiatu den Herriarteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudiak (hPTAk) Euskal Elkargoko 158 Herriko Etxe hunkituko ditu.
Herriarteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudi (hPTA) honekin, Euskal Elkargoak, publizitatea arautzeko, tresna baliosa badu.
Herriarteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudiak (hPTAk) ez du ahalbidetzen askotan alderdirik problematikoena den iragarkien edukia arautzea. Horregatik, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak babesik sendoena defendatzen du publizitate-mezuen esposizioa ahal bezain bat murrizteko.
Euskal Elkargoko hautetsiei 9 proposamen hauek luzatzen dizkiegu.