Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Kolektiboaren (CADE) eta Bizi! mugimenduaren komunikatua
Joan den urriaren 4an, Sud Ouest egunkariak honelako titulua argitaratu zuen: “Garraioak: Hego-Mendebaldeko biztanleen % 87 AHTaren alde, inkesta baten arabera”, eta artikuluaren barnean zehazten zenez, euskal herritarren % 70 ere proiektuaren alde omen dira. Esaldi hori ez zen galdera gisa edo baldintzaz aurkeztua, baieztapen gisa baizik. Artikuluaren irakurketa xeheagoak, ordea, datu harrigarri bat erakusten du: Euskal Herrian galdetutako lagina 178 herritarretara mugatu zela.
Beste behin ere, iritzi publikoa fabrikatzeko ordainduriko inkesta baten aitzinean gara. Aitzineko inkestak (2024ko apirilaren 4koak) jada erakutsi zuen galdezkatuak izan ziren gehienek ez zutela entzun ere zer zen GPSO, eta askok uste zutela jadanik hor dagoen trenbidearen gainean ibiliko zen AHT bat zela.
Artikuluan berean argi gelditzen da: jendearen % 81ek ez zuen sekula proiektu honi buruz deus entzun. Lehen galdera hori bera da. Hortaz, beren iritzia ematen dute inkestatzaileak emaniko deskribapen soil baten arabera:
“Hego-Mendebaldeko Proiektu Handia (GPSO) Frantziako Hego-Mendebaldean tren-azpiegitura berria da, Bordele-Tolosa-Akize-Espainia arteko abiadura handiko linea berria eraikitzea helburu duena. Horri esker, Bordeleren eta Okzitaniako Tolosaren arteko bidaia ordu batean egingo litzateke, eta Tolosa-Parisekoa 3 ordu eta 10 minutuan.”
Nor ez litzateke horren alde? Baina inkestak erran gabe uzten du hiru trenetik bik ez luketela Akizen geldialdirik eginen, hirutik bi bakarrik geldituko liratekeela Baionan, eta hiru trenetik bi ez liratekeela geldituko ez Biarritzen, ez Donibane Lohizunen, ez Hendaian. Ez du azaltzen ere proposamen alternatibo bat badela: egungo linea berritzea. Konparatuz, ibilbide berriak minutu guti batzuk besterik ez lituzke irabaziko, baina milaka milioi euro gehiago kostako litzateke eta ingurumen-kalte handiak eragingo lituzke. Inkestak isilpean uzten du, gainera, ibilbide berriak Lehuntzeren eta Biriaturen artean zeharkatuko lituzkeen 14 herriak.
AHTaren proiektua plazaratu zenetik, Euskal Herriak behin eta berriz adierazi du kontrako jarrera fermua. Lau mobilizazio nagusitan 10.000 lagun baino gehiago bildu dira, 300.000 biztanleko eskualde batean kopuru adierazgarria. Sud Ouest egunkariak bere irakurleei gaiari buruz iritzia emateko aukera eman duen bakoitzean, gehiengo zabala proiektuaren kontra agertu da. 2008an eta 2009an, Herriko Etxeetako, Departamenduko eta Europa mailako hauteskundeekin batera antolatutako herri-galdeketetan, milaka herritarrek AHTaren kontra bozkatu zuten % 90ez goitiko proportzioan.
Zerbitzu publikoak diru-gosez diren garai honetan, GPSO proiektua zilo ekonomiko eta hondamendi ekologikoa da. Euskal Herriko biztanleek argi dute: ez dute proiektu hori nahi, ez hemen, ez beste nehon. Eta GPSOko enpresak 50 milioiko mailegua sinatu baino 5 egun lehenago argitaratutako inkesta manipulatzaile batek ez die iritzia aldaraziko.

Eranskina: herri-galdeketen emaitzak
Proiektuaren kontrako elkarteek antolaturiko herri-galdeketak AHTa pasatuko litzatekeen herrietan antolatuak izan ziren. Herriko Etxe, Departamendu, Europar mailako hauteskundeak baliatuz, hauteslekuetan bertan gomitatu ziren herritarrak AHT proiektuaren alde edo kontra bozkatzera. Bozka-kabina, boto-paperak, hautesle-zerrendak, eta boto-zenbaketa irekia (adibidez, Hiriburuko F3 bulegoan). Eta han ez ziren soilik 178 euskal herritar izan, milaka izan ziren, baita landestarrak ere.
Biriatu
- Bozdunak: 764
- Bozkazaleak: 327
- Zuri edo baliogabeak: 3
- Baliozko bozak: 324 (Eskualdeko bozetan : 312)
- AHTari BAI: 12 — % 3,7
- AHTari EZ: 312 — % 96,3
Urruña
- Bozdunak: 6584
- Bozkazaleak: 2865
- Zuri edo baliogabeak: 24
- Baliozko bozak: 2841
- AHTari BAI: 238 — % 8,37
- AHTari EZ: 2603 — % 91,62
Azkaine
- Bozdunak: 3178
- Bozkazaleak:1280
- Zuri edo baliogabeak: 14
- BBaliozko bozak: 1266
- AHTari BAI: 82 — % 6
- AHTari EZ: 1184 — % 94
Senpere
- Bozdunak: 4052
- Bozkazaleak: 1364
- Zuri edo baliogabeak: 18
- Baliozko bozak: 1346
- AHTari BAI: 105 — % 7,8
- AHTari EZ: 1241 — % 92,19
Ahetze
- Bozdunak: 1178
- Bozkazaleak: 535
- Zuri edo baliogabeak: 8
- Baliozko bozak: 527
- AHTari BAI: 44 — % 8,35
- AHTari EZ: 483 — % 91,65
Arbona
- Bozdunak: 1408
- Bozkazaleak: 569
- Zuri edo baliogabeak: 6
- Baliozko bozak: 563
- AHTari BAI: 79 — % 14
- AHTari EZ: 484 — % 86
Arrangoitze
- Bozdunak: 2579
- Bozkazaleak: 781
- Zuri edo baliogabeak: 9
- Baliozko bozak: 772
- AHTari BAI: 60 — % 7,77
- AHTari EZ: 712 — % 92,22
Basusarri
- Bozdunak: 1185
- Bozkazaleak: 755
- Zuri edo baliogabeak: 4
- Baliozko bozak: 751
- AHTari BAI: 90 — % 11,98
- AHTari EZ: 661 — % 88,02
San Martin Ziburu (Landak)
- Bozdunak: 3643
- Bozkazaleak: 1299
- Zuri edo baliogabeak: 31
- Baliozko bozak: 1268
- AHTari BAI: 275 — % 21,17
- AHTari EZ: 993 — % 78,83
Aitzineko bozketen berri (2008ko martxoan, Herriko Etxeko eta Departamendu mailako hauteskundeekin batera Uztaritzen eta Mugerren, eta 2009ko ekainean, europar hauteskundeetan Lehuntzen, Hiriburun eta Milafrangan):
Lehuntze
- Bozdunak: 1711
- Bozkazaleak: 613
- Zuri edo baliogabeak: 8
- Baliozko bozak: 605 (Europar hauteskundeetan: 678)
- AHTari BAI: 104 — % 17,19
- AHTari EZ: 501 — % 82,20
Hiriburu:
- Bozdunak: 3531
- Bozkazaleak: 1184
- Zuri edo baliogabeak: 9
- Baliozko bozak: 1175 (Europar hauteskundeetan: 1496)
- AHTari BAI: 86 — % 7,32
- AHTari EZ: 1089 — % 92,68
Milafranga
- Bozdunak: 1676
- Bozkazaleak: 729
- Zuri edo baliogabeak: 9
- Baliozko bozak: 720 (Europar hauteskundeetan: 754)
- AHTari BAI: 44 — % 6,1
- AHTari EZ: 676 — % 93,9
Mugerre:
- Bozdunak: 3644
- Bozkazaleak: 2300
- Zuri edo baliogabeak: 25
- Baliozko bozak: 2275 (Departamendukoak: 2470) (Herriko Etxekoak: 2628)
- AHTari BAI: 198 — % 8,7
- AHTari EZ: 2077 — % 91,3
Uztaritze:
- Bozdunak: 4355
- Bozkazaleak: 2622
- Zuri edo baliogabeak: 30
- Baliozko bozak: 2592 (Departamendukoak: 3016) (Herriko Etxekoak: 3042)
- AHTari BAI: 206 — % 7,95
- AHTari EZ: 2386 — % 92,05