Ingurumenaren nazioarteko eguna: Euskal Herria, Rio+20 nazioarteko mobilizazioaren hitzorduan

ELA sindikatuak (Hego Euskal Herrian gehiengoa duenak) eta Bizi!k, Iparraldeko mugimendu altermundialistak, elgarrekin erantzun bateratu bat eman dute Bilbon eta Baionan astearte honetan, ekainaren 5an, ekonomia berdearen kontra, ingurumen justiziaren alde, biziaren merkantzi bilakaraztearen kontra eta ondasun amankomunen defentsaren alde.

ELA sindikatuko 300 arduradunek Bilbon deshazkundeari, elikagai burujabetzari eta aldaketa klimatikoaren borrokatzeari buruz formakuntza bat segitu dute. Ondotik elgarretaratze bat segurtatua izan da Iberdrola elektrizitate enpresaren egoitza nagusiaren aintzinean ekonomia berdea gaitzesteko

100 pertsonatik goiti Baionan “Natura ez da salgai” hitzaldian

 

Euskal Herrian, Rio de Janeiron iraganen den “Justizia sozial eta ekologikoaren aldeko populen gailurraren” inguruko mobilizazio deia zabaldua da

Ekainean zehar, ekintza eta manifestaldi ezberdinak antolatuak izanen dira! Mobiliza gaitezen!

 

OI : Bizi!k Parisen, ekainaren 9an iraganen den “Les enjeux de Rio+20 et de l’économie verte” Foroan parte hartuko du. Foro hori hainbat erakunderen bitartez animatua izanen da, besteak beste ATTAC-France, Emmaus International, Confédération Paysanne, FSU, Solidaires, Les Amis de la Terre, Fondation Danielle Mitterand eta Bizi!taz Mediapart, Bastamag eta Politis-en elkarlanari esker.