Korrikaren 20. edizioa : Bizi!-k Euskararekiko bere sustengua adierazten du !
Korrikak (www.korrika.org) Euskal-Herri osoa zeharkatuko du martxoaren 30etik apirilaren 9ra, Otxandiotik Iruñearaino.
Hirugarren aldikotz, Bizi!-k aurten ere bere kilometroa ukanen du (732.a) 2017ko Korrikaren ibilbidearen 2.200 km-en artean. Eskuz esku lekuko bat pasatzen den errelebo lasterketa ospetsu hau Euskararen aldeko ekimenetarik garrantzitsuenetako bat da.
Guztiok parte hartzera gomitatuak zirezte. Bizi!-ren kilometroa 18:13tan Polo-Beyrisetik abiatuko da eta kilometro bat urrunago bukatuko. Hitzordua 17:50etan abiagunean.
Korrika denentzako egokia den lasterketa herritarra da : haurrak, gazteak, adintsuak, denentzat tokia bada ! Ongi etorri !
– Mapa : [gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2017/03/lienarticle-1.pdf”]
– Baionan Korrikaren pasatzetik aitzin eta ondotik :
Aurten, hainbat Baionako elkarte bildu dira festa-egunaldi baten elkar-antolatzeko Baionan Korrikaren pasatzearen inguruan.
Egitaraua Xaho plazan :
- talo eta txaranga egun osoan zehar
- 11:00 : Haurrentzako animazioak + Mutxikoak
- 11:30 : Urtxintxa + Bertso poteo (Mami Txula, Patxondo, Kalostrape, Epaiska)
- 13:30 : Mutxikoak / Dantzak
- 14:00 : Bazkaria « Baiona Kantuz » animaturik
- 17:30 : Korrikaren pasatzea Chaho-Pelletier-tik hurbil
Oroipena: Biziren kilometroa 18:13tan hasiko da Polo-Beyriseko frontoiaren paretik
Korrikaren pasatzearen inguruko festa egunaldian parte hartu nahi baduzu :