Ez adiorik, Xabi

Pena handiz jakin dugu Xabi Betelu joan zaigula.

Militante sutsua, lagun alaia, langile trebea, DEMOetan eta BIZIn, ez zuen dudatzen banderola bat eramanez eskaladan gora abiatzeko, hala nola Paueko Kontseilu orokorraren inguruan edo Biarritzeko harkaitzeko Ama Birjinaren kaskoraino.

LURRAMAn hainbat urtez harekin laguntzaile izan garenok gogoan atxikiko dugu zernahi tresna ibilarazteko edo konpontzeko zeukan gaitasuna. Harekin lan egitea xantza bat zen. Txanda luzea izanik ere, haren umoreari esker, laburrago iduri zuen.

Gure doluminik bizienak haren familiakoei eta lagunei.

Besarkada bat, Xabi, ez adiorik.