Formakuntza otsailaren 1eta bian, ostiral eta larunbatarekin Baionan :
Klima aldaketaren aurka borrokatu eta trantsizio energetikoa abiatu
Alternatiba konkretuak herri mailan.
Marion Richardek animatu formakuntza,
Réseau Action Climat – France (RAC-F) erakundean,
klima eta lurraldeen karguduna:
Marion Richard hurbileko politiketan eta eskualdeetakoetan klima aldaketa kontuan hartzearen arduraduna da eta bereziki, Eskualdeetako Klima-Energia Planena (Plans Climat-Energie Territoriaux -PCET). Hiriguneen hedatzeari, eta energia eta klimaren alorreko eragile politiko desberdinen arteko eskumen banaketari dagozkion gaiak ere lantzen ditu.
Otsailaren 1a ostiralarekin 20:30tan :
Klima Praktikoki
Klima aldaketaren aurka borrokatu eta trantsizio energetikoaren alde lan egin nahi duten Herri eta Herri Elkargoen zerbitzurako tresna,
Otsailaren 2a larunbatarekin 9:30/13:00 – 14:30 / 18:30 (bazkaria 13:00an) :
Egiazko ekintza estrategia bat
Ekintza zehatzen adibideak ondoko alorretan :
Hirigintza eta antolamendua ; garraio eta lekualdaketak ; kudeaketa, energia ekoizpena eta banaketa; eraikinak, laborantza; oihanak; kontsumo eko-erantzulea ; hondakinak ; turismoa, ekonomia ; arrisku klimatiko eta ekologikoak ; eremu berdeak e.a.
Formakuntza urrririk bazkaria 11 eurotan), Cordeliers karrikako 20an, Baiona ttipian, Bizi !k eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik.
Xehetasunak eta izen-emateak (nahitaezkoak) : 05 59 25 65 52 edo info@bizimugi.eu
Posible da formakuntza osorik jarraitzea ala partez bakarrik