Herrien bilana: emaitzen zabaltzearen hasiera!

Atzo argitaratu ginuen Ipar Euskal Herriko 56 herrik, 2020tik geroz, hots beren kargualdiaren hasieratik geroz,  gauzaturiko ekintza ekologikoen Bilan-Txostena: “Urrats ttipiak, hitzemanetarik eta larrialdiak galdatu heinetik urrun”.

Bilan honekin, Bizik espero du tokiko eztabaida demokratikoa argitzea, gure mendeko erronka nagusiari buruz. Herritarrak deitzen ditugu boza ematera “Klimaren eta euskal herriko biztanleen aldeko 2026ko Ituneko” neurriak beren programan txertatu dituzten hautagai-zerrendei, eta 2020-2026 kargualdiko engaiamenduak bete gabe utzi ez dituztenei.

Bilan honek ukanen duen eragina gure zabaltzeko gaitasunaren araberakoa izanen da. Laguntzeko bide frango badira, eta esku ukaldi bakoitzak bere garrantzia badu.

Merkatuetan eta saltokietan eskuorriak banatzea, afixen kolatzea, banderolen plantan ematea, bilkura publikoen antolatzea, tailer logistikoak, emaitza bat egin zabaltze masiboa sustengatzeko…

Hona hemen egitaraua:

  • Irailaren 27an, larunbatarekin, 8:15-9:15: Hautetsiei banaketa, Elkargo Kontseilua aitzin.
  • Irailaren 27an, larunbatarekin, goiz osoan: Baionako merkatuan banaketa
  • Irailaren 28an, larunbatarekin,  10:00-17:00: Banderola tailerra Patxokin, Baionan
  • Irailaren 28an, igandearekin egun osoan: Taldeka afitxaketa masiboa Ipar Euskal Herri osoan!
  • Irailaren 28an, igandearekin, goiz osoan:Quintaouko merkatuan, Angelun, banaketa. 

Irailaren 28an mobilizazio handia izanen da frantses Estatu osoan, klimaren, justiziaren eta askatasunen alde. Europar eta Estatu mailan egoera gero eta hetsiagoa den honetan, tokiko mailan ekiteko baliabideetan inbertitu dezagun azkarki. Politika maila horretan ere jokatzen da!