Herri hauteskundeak 2020: Itun ekologikoaren aldeko Martxa Baionara heldu da

Larunbat honetan, martxoaren 7an, Baionan bururatu da, klima eta ekologia herriko bozen erdian ezartzeko mobilizazio aste handi bat. 60 pertsonatik goitik Bizi! elkartearen deiari erantzuna eman diote eta txandakatu dira aste osoan zehar Ipar Euskal Herriko herrietarat Metamorfosi Ekologikoaren Ituna ekartzeko. Mauletik Baionara, Martxa Herritarra bukatu da manifestaldi familial eta aldarrikatzaile batekin, bertan 410 pertsona bildu direlarik eta horren bidez gure lurraldean, oraindanik klimaren alde ekitearen premia azpimarratu dutelarik.

Astelehenetik, larunbatera, martxoaren 2tik 7ra, ibiltzaileak Mauletik Baionara joan dira, muturreko baldintza meteorologikoekin  larrialdi klimatikoaren mezua aitzinean emaiteko eta aldarrikatzeko klimaren aldeko urrats ttipiak ez direla aski izanen. Adrien Chrerencq-entzat Bizi!ren bozeramailearentzat «Gure determinazioa erakutsi dugu 6 egunez, euri, harri eta ekaitz pean ibiliz herriko bozetako hautagaiei galdegiteko neurri zehatzak har ditzaten klimaren desafioa altxatzeko,Itunaren 7 tematiketan engaiatuz». Astean zehar, Izuran, Ainiza-Monjolosen, Donibane Garazin, Bidarrain, Uztaritzen eta Biarritzen Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren aktoreek, nahasmendu klimatikoaren saihesteko, gure lurralde mailako alternatiba zehatzak presentatu dituzte.

Ostegunean, martxoaren 5ean, Uztaritzen, 200 pertsonen presentziarekin, 70 herriko zerrendak Ipar Euskal Herriko biztanleen % 82a orezkatzen duten 43 herritan aurkezten direnak jadanik izenpetu dute Bizi! elkarteak proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna.  6 zerrenda geroztik gehitu dira.Izenpetzaile diren zerrendak (ikus hemen: pacte2020.bizimugi.eu) engaiatzen dira orandanik eta beren kargualdi osoan, herriko etxe mailan edo elkargo mailan, hautetsi bezala hainbat baliabide ukanen dituzten 7 tematiketan ekiterat: mugikortasun aktibo eta garraio kolektiboetan, energia menperatzean egoitzetan, energia berriztagarrietan, hondakinen murrziketan eta ekonomia zirkularrean, elikadura biologiko eta tokikoan,eta laborantzarentzat onak diren lur eremuen babestean, ekonomiaren birtokiratzean Euskoa den tokiko moneta ekologiko eta solidarioa babestuz, eta Klima Planaren herriko deklinazioaren bidez. Beste zerrendek, igandea, martxoaren 8a, gauerdi arte badute Itunaren izenpetzeko.

Larunbat honetan, martxoaren 7an, Frantses Estatuaren «nahasmendu eguna»tik 2 egun geroago,ibiltzaileak heldu dira Baionara Manifestaldi batekin bukatzeko Baionako Karriketan. “Nahasmendu Eguna” Frantses Estatuak 2050eko(1) finkatu duen karbono neutraltasunaren helburua gaurdanik errespetatzen balu,  urte osoan isurtzen ahalko lituzken berotegi efektuko gasen kopurua isurtzean gainditzen da. 410 pertsonek berriz larrialdi klimatikoa aitzinean eman dute, Klima eta Ekologia, Itunaren bidez, Herri Hauteskundeetako programen erdigunean izan daitezen. Biziko Elise Dilet  bozeramailearentzat «Baitezpadakoa da herritarrak mobiliza daitezen hautetsiek klima eta ekologiaz beren lehentasuna egin dezaten. Horregatik hautesleak deitzen ditugu, bozkatu aitzin so egin dezaten ea hautatu duten zerrenda Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren izenpetzaile den». Orain arte 76 zerrendak  izenpetu dute Ituna.

Hauteskundeetarik landa, Bizik egiaztatuko du eta jarraituko du 7 engaiamendu horien gauzatzea izenpetzaile den Herriko Etxe bakoitzean bai eta ere Euskal Elkargo mailan, heldu den kargualdiaren denbora osoan. Elkarteak ere bereziki segituko ditu Ituna izenpetu ez duten herriak, azkartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoan duten arduraren heinean.

Klima mugimenduak ere segituko du mobilizatzen, hemendik hauteskundeetara, zeren militanteentzat, klimaren aldeko azken kargualdia dugu hau. Ostiralean, martxoaren 13an, Macron-en potreten deslotzaileek gobernuaren politika ekologiko eta sozialaren egiazko bilana aurkeztuko dute Elysée aitzinean, Estatuko Herriko Etxeetatik urte batez errekisizionatuak izan diren Lehendakari Potreten presentziarekin.

Larunbatean, martxoaren 14an, Bizi berriz mobilizatuko da klimarentzat  Txirrindulazko manifestaldi berri bat antolatuz. Hitzordua emana da goizeko 11:00etan Angeluko Herriko Etxe aitzinean, bertako auzapeza,  Claude Olive, Ipar Euskal Herriko Mugikortasunen Sindikatuko lehendakaria da. Klimaren aldeko Txirrindiraultza hau BAB Etorbideraino joanen da Butte-aux-Cailles-eko biribilgunean piknika handi batekin bukatzeko. Molde horretan biribilgunea okupatuko dugu besta eta aldarrikapen giroan, BAB etorbidean eta beste eremu guzietan ere, bizikleta bide babestuen aldarrikatzeko!

(1) https://www.lemonde.fr/planete/article/2020/03/04/jour-du-dereglement-a-compter-du-jeudi-5-mars-la-france-a-une-dette-climatique_6031769_3244.html