Herri eta herri arteko mailako alternatiba
ekologiko eta energetikoei buruzko mintzaldiak
3 mintzaldi huts egin ezinak Iparraldean
Michel Maya, Saône-et-Loireko Tramayeseko auzapezarekin
Tramayeseko herria, Saône-et-Loiren puntakoa dugu transizio energetiko eta ekologikoari doakionez. Energia berriztagarrien frantses ligako sari berezia eskuratu du 2011n eta, Italiako Erroman 2012an energia berriztagarrien europar ligako lehen saria (5 000 baino gutiagoko bizilagunak saila) eskainia izan zaio (4 500 herri lehian zirelarik!).
Horrek erakusten du, nahiz eta baserri gunean kokatua bada ere, herri batek ekintza eta garapen jasangarriak ekologikoki eta ekonomikoki bideragarriak burutzen ahal dituela. Tramayes energia positiboko Herri eta Lurraldeetako partaidea dugu.
Tramayeseko auzapeza, Michel Maya Jaunak, hiru mintzaldi bikain eskainiko ditu Euskal Herrian, Baiona, Maule eta Lasan. Zinez segitu behar den formakuntza ziklo bat, besteak beste 2014ko martxoko herriko etxeko zerrenden programak osatzeko ideia berritzaileak xerkatzen dituztenentzat…
( Sartzeak urririk, xehetasunak: 05 59 25 65 52 edo info@bizimugi.eu )
Irailaren 21ean, Ostiralarekin 20:00etan IUT-en Paul-Bert plazan Baionan
“Transizio energetikoa herri baten mailan”
Tramayes herriaren gauzatze konkretuak eta egitasmoak ekologia, transizio energetiko eta klima aldaketaren kontrako borroka mailan
Bizi-k eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik
Irailaren 22an, Larunbatarekin:
10:00etan Mauleko Multiservices zentroa
“Egur-energia berriztagarri sarea: energia positibo lurralde baterantz “
Bizi !-k eta Soule-Xiberoa Herri Elkargoak antolaturik
17:30etan, Lasako Herriko gelan
“Garazi Baigorri: energia positibo lurralde bat, zertarako eta zergatik orain?”
Avenir Garazi Baigorri-k antolaturik