“Haiek, gu dira! EtorkiZUna” manifestaldia,astearte honetan, Maiatzaren Lehenean, 10:30tan Baionan

“Haiek, gu dira! EtorkiZUna” manifestaldia,astearte honetan, Maiatzaren Lehenean, 10:30tan Baionan

 

Legebiltzarrak Geriza-Immigrazioa lege proiektua lehen irakurraldian onartu du: ahalkegarria den lege honek jendetasuna zapaltzen du, fermutasuna, hestea eta preso ezartzea lehenetsiz… haurren kasuan ere! Hemendik goiti Senatuan eztabaidatua izanen da bigarren irakurralidarentzat Legebiltzarrera etortzeko.

«Haiek gu dira! EtorkiZUna!» manifa

Bizi!rentzat egoera argi da: ez dugu etsiko! Segituko dugu lege proiektu horren eta bere alde higuingarrienen kontra mobilizatzen. Ekintza berri batzu burutuak izanen dira, eta lehen fase batean, deia luzatzen dugu herritarrei kopuru handian parte har dezaten asteartean, maiatzaren lehenean, 10:30tan Baionan (hitzordua San Izpiritu zubian, trengeltoki aldean) «Haiek, gu dira! EtorkiZUna » desfile koloretsu eta deliberatuan. Orain, mugitzeko garaia da, tokiko diputatu eta senatariei deia luzatzeko, eta gobernu horren eta bere politika anti-sozial, anti-ekologiko eta anti-etorkinen gibelarazteko!

 

 

Laguntzaileei deia:

«Haiek, gu dira! EtorkiZUna» desfilea momentu bereziki ikusgarria izanen da non Geriza-Immigrazio lege proiektua errefusatuko den eta etorkin eta errefuxiatuei gure elkartasuna adieraziko.

 

 

Guttienez 150 laguntzaile beharko ditugu, osagai ezberdinen eramaiteko: panelak, letra erraldoiak, egin ditugun leku irudikapen ezberdinen atalak, aipatu gabe bandera eta banderola eramaileak… Zuen izena emaiten ahal duzue eta izena emanarazten ahal duzue hemen:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd1kQwBO56kaksE9xXIL-jB7ESyDR4h3N_etSbWwITPs-EKGg/viewform

Azkenik, artista ugari jinen dira “Etorkizuna” manifestaldiaren alaitzera, besteak beste Afrika Dambo, Mali Karma eta guest, Txaranga Gapelu Txek, Capoiera Angola TMA… Musikari, karrikako artista, zatozte gurekin!

Bizi !