Gure proiektuak heldu den urteko!

2023a bukatzear da eta gure ondoko ekintza plana gero eta argiagoa da. Gure lurraldetik, berreskura dezagun gure patuaren kontrola eta segida eraiki dezagun. Erronken eta krisien aitzinean, gure ekintza baitezpadakoa da sistema, eta ez klima,  aldatzeko! 2024an gure indartzeko, Biziko kide bilakatzea edo Biziri emaitzaren egitera gomitatzen zaitugu.

Zure sustenguarekin eta bere 800 kideen laguntzarekin, Bizik bere eginahalak segituko eta zabalduko ditu 2024an:

Euskal Herria Burujabe lurralde-proiektuaren hedapena zabalduz, liburu, topaketa edo hitzaldien bidez, horizonte koherenterantz xedeak bateratuz eta borroka kulturala aitzinaraziz.

Kargualdiaren bukaera aitzin, metamorfosiaren aldeko ahal bezain bat proiektu martxan ezar araztea animatuz Herriko etxeak. Berri esklusiboa: 2024an hautetsi eta Funtzionarioentzat formakuntza ziklo berri bat antolatuko dugu!

Berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko hainbat borroka eramanez jarduera-sektore nagusietan: mugikortasunean, laborantzan, etxebizitzan, etab. eta gero eta gehiago kontsumitzera eta kutsatzera bultzatzen gaituen publizitatearen kontra borrokatuz.

Behargabeko proiektu inposatuen kontra borrokatuz, AHT-GPSOtik hasiz… klima suntsitzaile diren proiektu berrietaraino.

Azkenik, urtea hainbat ekitaldiz markatua izanen da:

  • Alternatiba Itzulia 2024aren pasatzea,
  • 2024-2028 bide-orria finkatzeko prozesu estrategikoa,
  • eta Iparraldeko Klima Egonaldi berriaren egitea!

Gure ekintzaren hedadura, mobilizatzea lortzen dugun jende eta finantza baliabideen araberakoa izanen da. Gure lana maite duzu? Argi duzu gure herritar kontraboterearen garrantzia Ipar Euskal Herrian?  Sustenga gure ekintza 2024an, kide bilakatuz edo emaitza eginez!

Elkarte kide bilakatzeak edo emaitza egiteak ondokoa erran nahi du:

  • Gure ekintza-gaitasuna indartzea
  • Gure independentzia bermatzea
  • Kopuruaren indarraren bidez gure zilegitasuna indartzea

 Zure ekarpena egiten ahal duzu kidetuz edo emaitza bat eginez ordaintzeko manera hauen bidez:

-Internet bidez, kidetuz: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue edo euskoz, zure eusko kontuaren zenbakia igorriz bizi.adhesion@gmail.com helbidera.

Emaitza eginez:
* helloasso: https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/11/widget
* edo txeke bat (Biziren izenean beterik) helbide honetara igorriz: Kordelierren karrikako 20a, 64100 Baiona.
* euskoz, Euskal Monetaren webgunean transferentzia eginez (Kontuaren zenbakia: 711458641)

 Zure emaitzaren zenbatekoaren %66ko kenkari fiskala lortuko duzu. 75€-ko emaitza, 25€ gostatuko zaizu.

Elkarrekin lurralde iraunkor eta solidarioaren alde!
Euskal Herria Burujabe eraiki dezagun!