Maider Arosteguy auzapezari legea errespeta dezan eskatzeko, arraberritua izaiten ari den Kennedy etorbidean bizikletentzat legez beharrezkoak diren bizikletendako antolaketak eginez, Biarritzen egin dugun herritar-desobedientzia ekintzari buruzko France 3 Euskal Herriren bideo erreportaia.
Klikatu beheko irudian erreportajea ikusteko :
Maider Arosteguy-ren erantzuna ez da inondik ere irringarria! Alderantziz, deitoragarria da: Biarritzeko auzapezak legea, emana den hitza, bozkatuak diren erabakiak zangopilatzen ditu eta elkarrizketa errefusatzen du. Alabainan:
- Ingurumenaren Kodeak argiki zehazten du hirietako bideen arraberritze BAKOITZEAN antolaketak aitzin ikusi behar dituztela, izan pistak, bazter bideak, ibilbide berdeak edo topaketa guneak.
- Auzapezak izenpetu duen Metamorfosi ekologikoaren Itunak bideen EDOZOIN antolaketarentzat toki aldaketa moduak ondoko ordenean lehenestea galdatzen du: oinezkoa > bizikletazkoa > autobusezkoa > autozkoa.
- Lehengo Euskal Kostalde–Aturri Hiriguneak eta SMTC-ak, Mugikortasunen Sindikatuaren arbasoak, bozkatu Bizikleta Planak galdegiten du “Kennedy hiribidean bizikleten pasaia errextea Marion Aintziratik itzulingurua saihesteko”.
Maider Arosteguy-k dio hori guzia eztabaidatua izanen dela eta Biarritztarrek dutela erabakiko, baina antolaketa hori aurkeztua izan da urri erditsutan, hunkitua den auzoko biztanleekin egin delako “kontzertazio bilkuran”, eta bizikleta bideen eskasiaren kontra protestatu dutenei erantzun zaie planoak eginak zirela eta berantegi zela haien aldatzeko.
Maider Arosteguy-k ez du ere erantzuten Herriko Etxearekin biltzeko eta Ingurumen Kodearen zangopilatze argiak pausatzen dituen arazoetaz elkarrizketatzeko hel arazi dizkiogun galdeei.
Pentsatzen dugu Biarritzeko herritarrek merezi dutela:
- Beren auzapezak denentzat, Biarritzentzat barne, berdina den legea errespeta dezan, bai eta Ingurumenaren Kodea.
- Beren auzapezak errespeta ditzan bere engaiamenduak eta hitza.
- Beren auzapezak ez dezan ahalge eman bere herriari, azken hau, klimaren arloko zinismoaren karikatura batean eta joan den mendeko mugikortasunen txapelundunan aldatuz,
- Bizikletentzat behar diren antolaketak dituen Kennedy hiribidea, bizikleta erabiltzaileak beren bizia edo osotasun fisikoa arriskuan eman gabe bertan ibil daitezen.
Bizik errepikatzen du gaur Biarritzeko Herriko Etxearekin bilkura egiteko bere galdea eta segituko du bere ekintzak burutzen azken honek elkarrizketa errefusatuko dueno eta legea nahitara zangopilatzen jarraituko dueno!