Estatu Batuetako eta Nazioarte mailako Greenpeace-en hainbat erakundek, Energy Transfer erregai fosilen enpresa handiari 660 milioi dolar ordaintzeko agindua ukan dute AEBetako justiziarengandik,
2016an, Greenpeace-ek Standing Rockeko indigenen mobilizazioen alde egin zuen petrolio hodi baten plantan ematearen kontra.
Estatu Batuetako Greenpeace-ek holako kopuru bat ordaindu behar balu, hetsi beharko luke. Dirua ez zaio axola Energy Transfer-i, egoera hau, adierazpen askatasunarentzat zinezko oztopoa da.
Greenpeace ez da epaiketa mota honek kalteturiko erakunde bakarra. Klimaren eta justizia sozialaren aldeko kanpainak egiten dituzten mugimendu guziak kaltetuak dira: adierazpen askatasunerako eta manifestazio baketsuetarako gure oinarrizko eskubidea da jokoan dena.
Bizik Greenpeace-en alde egiten du borroka honetan. Ez gira isilik egonen.
Mar 22 2025