Gero, berantegi izanen da!

2 egunez etengabeko mobilizazioa Ipar Euskal Herrian

    Baionan Bizik antolatutako justizia klimatikoaren aldeko martxak 380 pertsona bildu ditu larunbata honetan, maiatzaren 25ean. Ber momentoan, Bizi! Barnekaldek, Avenir Garazi Baigorrik eta Irabiak antolatutakoak, Garazin 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, Atalante–eko zineman 200 pertsonek parte hartu dute eztabaida gaualdian aldaketa klimatikoa saihesteko alternatibei buruz, eta 800 lizeotarrek, nahiz eta aro txarra izan, ekintza eta hitz hartze ezberdinez osatua zen klimaren aldeko martxa handi bat antolatu dute Friday For Furture Euskal Herri-ren deiari erantzunez. Hots, beste 2 egun mobilizazio iragan dira, Biziren 10. Urtebetetzea ospatzeko ekainaren 14tik 16ra 3 egunez iraganen diren besta, ekintza eta hitzaldiak aitzin.

    2018ko irailetik geroz, Euskal Herriak eta munduak arrisku klimatikoaren aurrean neurri larri eta handinahien hartzea galdegiteko mobilizazio eta ekintza ziklo ezohizko eta etengabea ezagutzen dute. 2019ko udak ez du dinamika hori hautsiko: alabainan, buruzagiak klimaren arloan alferrik egoitearen salatzeko ekintzak aintzin ikusiak dira Biarritzeko G7aren karietara agorrilan. Bizik jadanik deitzen du irailaren 27 eta 28an iraganen diren klimaren aldeko 2 egun mobilizazioetara.

Bourg-en-Bresse-eko 6ekin elkartasuna

    Maiatzaren 24 eta 25eko mobilizazioetan Macron-en potreten kentzeagatik auzipetuak diren militanteei elkartasuna erakutsia izan zaie. Lizeotarrek, Baionako Suprefeturaren aitzinean, minuta bateko isiltasuna segurtatu dute, maiatzaren 28 honetan, asteartez, Bourg-en-Bresse-eko auzitegian, «talde ohointza» akusazio pean teorikoki 5 urteko kartzelatze zigorra arriskatzen duten ANV-COP21-eko 6 ekintzailentzat elkartasunez. Bizik auzipetuak diren 6 militanteekin elkartasunez, Baionako Auzitegi aitzinean argazki erraldoi bat eta diru sustengu bilketa bat egin ditu. Eta hemendik G7a arte 125 lehendakari potreten kentzeko hainbat pertsonalitatek izenpetzen duten Deia (https://bizimugi.eu/eu/macron-ken-dezagun-g7rako-125-presidente-potret-deslotzeko-deia ) Baionako martxaren bukaeran irakurria izan da.

Klima: presioa egiten segitu

    Martxan parte hartu dutenek beste aldarrikapen batzu aitzinean eman dituzte: ostiralean, hainbat ekintzek kontsumitzera bultzatzen gaituzten hainbat euskarri helburutzat zituzten (klimaren aldeko gazteen martxaren ibilbide ondoko iragarki taulak, Galerie Lafayette eta Carrefour BAB2ko hipermerkatua).

    Larunbatean Ahatsako herriko etxetik abiatu den Txirrindiraultza Garazi-Baigorriko Lurralde eremuko egoitza nagusitik pasatuz, gure eremuan «dena-autoz»-aren alternatiben arloan den beranta salatuz. Txirrindulariak klimaren aldeko martxan sartu dira Donibane Garaziko Herriko etxean «Klima: hitzetatik ekintzara! Une autre mobilité : ici et maintenant !» lemaren atzean desfilatuz.

    Baionan, klimaren aldeko martxan, hainbat txirrindularik «bakoitzak eramandako bizikleta bidea» lagun Baiona, Angelu eta Biarritzen egunerokotasunean bizikleta bide jarraiki eta segurtatuak eskas direla gaitzesten zen. Txirrind’ola bizikleta tailer parte hartzaileko Thorsen Andronik-ek aldarrikatzen zuen BAB ibilbidean bizikleta bide seguru bat: «Bide hau Baiona, Angelu eta Biarritze juntatzeko den xahalena da. Lehentasuna ukan behar duen etorbide hau orain 50km/orduko abiaduran mugatua da eta premiaz tresnatu behar da. Utz dezagun bai tokia mugikortasun ekologiko eta merkeenari!»

    Biziko Barth Camedescasse-ek presioa etengabe atxikitzeko deia luzatu du «dena autoz» ereduari herriko etxeen edo hirigunearen mailan politika alternatibo handinahiak eskainiak izan daitezen trantsizio energetiko eta ekologikoaren karietara: «Klimaren aldeko ekintzak, martxak, manfiestaldiak segitu behar dira inoiz baino gehiago. Datorren sartzeko, 2 egun mobilizazio jada aitzin ikusiak dira, ostiralean eta larunbatean, irailaren 27 eta 28an, Ipar Euskal Herri osoan. Oraindanik aldaketa errealen lortzeko urgentzia bada. Geroago, berantegi izanen da. Ez egon gure ikusten, etor gurekin!»

Bizi!

Loturik diren argazkiak zuen hedabideetan erabiltzeko behar eskubideekin dira!