Ez dugu barkatzen
2019 urtea bukatzen ari da eta Garraiobide berrien aldeko lan taldearendako lehenengo bilana egiteko aukera da. Azken hilabeteak aberatsak izan dira mugikortasun iraunkorra (autobusak, txirrindulariak, oinezkoak) sustatzeko ekintza eta mobilizazioetan. Gure hautetsien baitan eginiko presio honek badu eragina eta jadanik garaipen batzuen itzala baino gehiago ikusten ari gara gure jomugan ! Horrek erakusten digu herritarren mobilizazioa ez dela debaldekoa. Gure hirietan trantsizio horren eragile nagusia ere da. Loria gaitezen aitzinamenduekin eta indartu gaitezen urte hasieratik aitzina oldar berean segitzeko !
Urte hasieran, urtarrilaren 6an, astelehenean, 19:00etan zatozte lokalera (Baionako 20 Cordeliers karrikan)
Lehen hiruhilekoan egindako mobilizazioei begirada :
- Irailaren 21, larunbata : San Izpiritu zubiaren okupazioa autoaren lekua murrizteko eta oinezkoen eta txirrindulariendako leku gehiago uzteko
- Azaroaren 30, larunbata : tindatze lana Maréchal Soult etorbidean autobus/bizikleta bidea berriro martxan ezartzeko
- Abenduaren 7, larunbata : Txirrind´ola elkarteak antolaturik bizikleta bide baten estreinaldia San Izpiritu zubian
- Abenduaren 8, igandea : BAB-ean ibili gira ! 433 txirrindularik debekua desafiatu dute
Mobilizazioek urte hasieran jarraituko dute. Ekintza eta mobilizazio horien eragin positiboak ditugu jadanik, ez dugu presioa askatu behar !
Urtea hasteko, ideia anitz badira kartoinetan : autostop erronka, SUV-en kontrako publizitate kanpaina, gehien “kaka bezala aparkatua den autoa” argazki lehiaketa, Miarritzen eginen den ekintza autobusen eta bizikletendako leku falta salatzeko …
Borroka horietan interesatua baldin bazara, zatoz zure ideiak proposatzera, parte har ezazu ekintzetan eta etor zaitez lokalera ondoko bilkurara, astelehenean, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan !