Badu orain 10 urte talde hori badela. Esperientziak erakusten digu, taldea aktiboa denean, ekintza eta mobilizazio erregularren bitartez, batailak irabazten direla eta mugitzeko molde jasangarriago batzuen alderako antolamendu alorreko akats handiak saihesten direla.
Taldea berriz hasi da lanean, 2019ko irailean, eta geroztik ekintzak biderkatzen ditu, garraiobide alternatiboen aldetik hiritarrek dituzten beharrak gero eta ozenago entzunarazteko xedez eta, horrela, gure lurraldean isurtzen dugun berotegi efektuko gas kantitatea ttipiarazteko.
Taldeak bide orri bat plantan ezarri du. Bide orri horrek aurkezten du heldu den urtean zer gairen inguruan esku hartu nahi dugun.
Ondoko loturan telekarga dezakezu BIDE-ORRI
Ez duda, begira iezaiozu, parteka ezazu, komenta ezazu!
Iruzkinak edo ekarpenak egin nahi baldin badituzu, gurekin harremanetan sar zaitez (contact.atv@bizimugi.eu ), eta edozein maneraz parte hartu nahi baduzu, zatoz hilabeteroko lehen astelehenean egiten den bilkurara: Manu Robles-Arangiz fundazioan egiten dira, Cordeliers karrika, 22, Baionan!