G20-ARI AURRE EGITEKO MOBILZAZIORA DEIA!

ATTAC Pays Basque eta Bizi! mugimenduak herritar guziak Cannes-en iraganen den G20-aren gailurraren karietara mobilizatzerat deitzen dituzte. Hemengo, hots tokiko dinamikaren antolatzeko, eta, Nice-n iraganen den Herrien Gailurraren dinamikan parte hartzeko (tokiko ekintzen bidez, autobus bat erreserbatuz Azaroaren Lehenean Nice-en iraganen den Nazioarteko Manifestaldira joaiteko, etab.), motibatuak diren pertsona guziak, elkarte, mugimendu, sindikatu, etab.-ak deitzen ditugu elgarretaratzerat ekintzen koordinatzeko:

ASTELEHENEAN, URRIAREN 10AN, ARRATSEKO 18 :30TAN

Manu Robles-Arangiz Fundazioan – 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian

Alternatibak badira, ez ditzagun utz poderedunak beren aterabideen inposatzen… 20 dira, miliarrak gira!

ATTAC Pays Basque Bizi !
Tlfnoa : 05 59 25 65 52