Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

affiche_watermakesmoney

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat

Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere ikusten da… Udaletxe batek bere uraren kudeaketa aldatu eta berreskuratu nahi duenean, munduko uraren bi talde haundienak haien muturra erakusten dute. Elgarrekin, mundu osoan eragiten duen oligopolo bat osatzen dute. Frantziako Estatuan adibidez, populazioaren %80a hornitzen dute. Honen ondorioak : prezioen igotze zorabiagarria, uraren kalitatearen jeistea… Water Makes Money dokumentarioak enpresa multinazionalek ezinbertzeko gai hori nola bereganatzen duten explikatzen du, baita nola alximia bitxi bat egiten duten ere: ura dirutan aldatzen dute! Fenomeno hontaz adituen analisia adierazteaz gain, adibide batzuk erakusten dira Alemania eta Frantziako udalerri zenbaitetan, kalitatezko zerbitzu baten emateaz axola guti duten enpresa horien menpean. Bainan kolektibitate batzuk altxatzen dire kudeaketa publikoan pasatzeko. Uraren hiritar kudeaketa beharrezkoa eta ahalezkoa da…

Sartzea 5 euro (edo 38 euro 10 sartzeak)

Proiekzioaren ondotik eztabaidan parte hartuko dute:
Magali Lartigue : Bizi!ko kidea, kontsumo arduratsu eta zero-zabor lan taldeetakoa
Eliane Pibouleau-Blain : CADE eta ATTACeko uraren sareko kidea
Kévin Nahélou, Uraren Kalitate eta Erabilerak misio arduradun Surfrider Europe fundazioan