Ez, ez da,  Duplomb jauna

Nahiz eta lehen Duplomb legearen kontrako oposizioa masiboa  izan zen—2,1 milioi sinadura baino gehiagoko petizioarekin— otsailaren 2an, Laurent Duplomb diputatuak berriz ere erasoa jo du lege proposamen berri batekin. Proposamen horrek, bereziki, 2. artikuluko zenbait elementu berreskuratzen ditu, toxikoak diren pestiziden berriz sartzea aurreikusten duena, besteak beste, Konstituzio Kontseiluak zentsuratu zituen “acétamipride” bezalak “néonicotinoide”ak.

Gaur egun agroindustriako erraldoiek babesten duten pestizida erabilera masiboak mehatxu zuzena dakar biodibertsitatearentzat. Substantzia horiek lurra, ura eta airea suntsitzen dituzte, eta gure osagarriarentzat biziki kaltegarriak dira.
Horrez gain, abere hazkuntzaren industrializazioa sustatzen du, makroetxaldeak barne, eta horrek animaleen ongizatean, kutsadura larrien arriskuan eta ingurumenaren arloko  kalteetan ondorio nabarmenak ditu.Bizik laborantza herrikoia eta hazkurri emailea babesten du —ekosistemak errespetatuz ekoizten duen laborantza, laborariei duintasunez bizitzeko aukera ematen diena, jendeen osagarria arriskuan ezartzen ez duena eta animalien ongizateaz arduratzen dena. ELB sindikatuak eta Erle Beltza elkarteak Euskal Herriko ordezkari politikoei dei egin diete, biodibertsitatearentzat eta gure osasunarentzat hilgarria den lege proposamen hori bazter dezaten. Haien prentsa-ohar osoa hemen irakur dezakezu:

Jadanik 300.000 sinadura baino gehiago bildu dituen petizio berri bat martxan ezarri da eta sinatzera gomitatzen zaitugu: