Michel Berhocoirigoin joan zaigu larunbat honetan, maiatzaren 8an, Gamarte bere herri kuttunean. Bizik gaitzeko pena senditzen du eta bere doluminak eta elkartasuna luzatzen dizkie familia eta hurbilekoei. Ber denboran, nahi ditugu gure eskerrik beroenak adierazi Michel-ek, Euskal Herrian eta Euskal Herritik haratago ere egin eta ekarri duen guziarentzat.
Betidanik laborantza herrikoi, Euskal Herri Libre eta baketu baten alde ekinez, Michel, langile nekagaitza eta xumea, gizon baliosa, errotik bihotz onekoa eta denetaz hurbilerreza, bortxa ezan eta besteei buruz irekitasunan aitzina doan Euskal Herri baten zinezko eragilea zen.
Biziren bidaide izan da hasieratik, gure militanteak formatuz, gure ekitaldien babesle izanez, 2013ko lehen Alternatibaren kasuan bezala, gure manifestaldietan parte hartuz, gure zonbait dokumento berriz irakurriz, Enplegu Klimatikoei buruzko ikerketa edo Euskal Herria Burujabe egitasmoa bezala, eta, etengabe gure sustatuz.
Gaur alimaleko eskerra adierazten diogu. Mixel, entseatuko gira ahal bezain ongi zure eredua jarraitzen, jendarte justuago, solidarioago, jasangarriago eta bihozberago bati buruz jada markatu dituzun ildoak ahal bezain untsa irauliz.
Bizi, 2021eko maiatzaren 8an