Ez adiorik Claude

Claude zenari omenaldia Baionan maiatzaren 18an asteazkenarekin.

Claude Guignabert, Bizi-ren sortzaileetariko bat eta diruzain ohia erraustua izan da ostiral goiz huntan eta haren hautsak itsasoan barreatuak izan dira.
Bizi-k, deneri idekia izanen den azken omenaldia eginen dio bere egoitzan, 20 Cordeliers karrikan asteazken huntan maiatzaren 18an 21:00tan.

Claude-en izaiteko gisara eta Bizi-n ereman duen borrokaren gisara eginen dugu omenaldia, erran nahi baitu omenaldi alaia, giro goxoan iraganen dena : bakotxak ekarri beharko du jatekoa eta edatekoa denen artean partekatzeko. Ezin dutenek omenaldirat etorri igortzen ahal dizkigute testu edo hitz batzu Claudentzat argazki bilduma batean emanen ditugunak. Testu edo hitz horiek blogean emaiten ahal dituzue baita ere (azpian, klikatu “iruzkinak” gainean).

Ez adiorik Claude,

Maiatzaren 8an, igande goiz honetan, egun eguzkitsu batekin Claude Guignabert joan da. Claude Bizi ! mugimenduaren diruzaina zen eta honen 12 sortzaileetariko kide bat.

Gure bilkura, gure ekintza eta gure pestetan kurutzatu duten guztiek bere umore eta bere perestasunaren, bere suhartasun eta bere zuhurtziaren orhoitzapena atxikiko dute eta batez ere bere hain gazte zen izaeraz, beti pizgarri eta sustagarria.

Claude, Bizi ! -ren militante garrantzitsu bat izanaz gain, gure mugimenduaren koordinaketako kide bat zen, Lurramako bolondres bat zen orobat. Aktiboki parte hartu zuen Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sustengu-kanpainan. Beste eguneroko zenbatezinezko batailetan esku hartzen zuen eta ATTAC-eko kidea zen.

Duela zenbait urte garaitu zuen minbizi bat berriz bortizki hasi zitzaion 2009ko udan. Azkenean honek irabazi du, igurikatzen ginuen goizago.
Azken puntaraino, Claude harro zen ikustea nolako bidea egina zuen Bizi-k, biziki uros betetako lanaz eta oroz gainetik ikustearekin kide berri batzuk hartzen zutela ideki zuen bidearen jarraipena.

Lasaitasunean utzi gaitu, bere emazte, haur eta adiskidek inguraturik, gogoa bakean, azken mementoraino dena istorio eta maleziazko begi keinuka arizan da.

Bisitak egin daitezke ipar Baionako beilatokian (Paueko bidea beilatokia, RN 117, 143 Hen ri de Navarre etorbidea, Baionan; 8h00-12h00 eta 14h00-18h30 dira bisitatzeko orduak).
Claude erraustua izanen da Biarritzeko erraustegian datorren ostiralean maiatzaren 13an, 9:30tan.
Ondotik bere hautsak itsasoan barreiatuak izanen dira haren azken nahieraren arabera.
Anartean gure pentsamendu guztiak eta gure elkartasuna bere familiari doaz, hainbat bihotzekoa zuena.

Gure aitzinetik joan zira, bainan betiko izanen zaitugu gure bihotzetan. Ez adiorik claude !

Baionan, 2011ko maiatzaren 10ean.
Bizi !