Euskoaren bultzaketaren bezperan : Jadanik 134 zerbitzu emaile onetsiak Eusko sarean

Euskoaren bultzaketa biltzar nagusia larunbat huntan, urtarrilaren 26an iraganen da goizeko 9ak30tarik goiti Lapurdi gelan Uztaritzen (Lotta jauregiaren ondoan). Deneri zabaldua da. Oraindik kide ez direnak harpidetzen ahalko dira 9ak eta 9ak30artean, gero bozkaketa ezberdinetan parte hartu ahal izaiteko. Halabaina, biltzar nagusi garrantzitsu hortan elkartearen estatutuak baieztatuak izanen dira, eta instazia erabakitzaileak bozkatuko.Adhésion et change eusko

Biltzarra 12ak30tan bukatuko da zintzur bustitze batekin, memento hortan euroak euskotan kanbiatzen ahalko dira (urtarrilaren 31atik goiti erabili ahal izaiteko, hor zirkulazioan ezarriak izanen baitira).Change eusko

Bertako moneta ekologiko eta solidarioaren onespen komiteak urtarrilaren 21an 61 profesional eta elkarte berriren sartzea baieztatu du, eusko sareko zerbitzu emaileen kopurua 134rat ekarriz. Zenbaki horrek (emendatuko dena heldu den urtarrilaren 28ko onespen komitean) jadanik euskoa kokatzen du frantses estatuko bertako moneta osagai garrantzitsuena gisa, pagatzeko manera hori onartuko duten enpresa, komertsio, artesau, ekoizle, langile liberal eta elkarte kopuru mailan.

Euskal Moneta elkartea

organigramme euskal moneta 2

eusko-bigarrenweb